Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusi

Yolanda Blanco Rodríguez
Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iruñean jaio zen 1972. urtean.

Telekomunikazioko goi mailako ingeniaria da Nafarroako Unibertsitate Publikoan (1990-1995). Hainbat unibertsitate titulu dauka: Telekomunikazioen Ekonomian Unibertsitateko Espezialista (UNED 2005-2006), Telekomunikazioen Ekonomian Masterra (UNED 2007-2009), Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Masterra (MBA, UNED 2009-11) eta Bioinformatikan espezializazio titulua: Genomika eta Biologia Molekularra (, Kataluniako Oberta Unibertsitatea 2011-2012). Nazioarteko hainbat unibertsitateko lineako prestakuntza irekiarekin osatu ditu bere Ikasketak.

Alemaneko eta euskarazko C1 tituluak ditu. Ingelesean maila ona du eta frantsesean oinarrezko jakite-maila ere badu.

Bere ibilbide profesionala hasi zuen Volkswagen Navarra enpresan, ingeniari gisa (1995-96), eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) irakasle elkartua izan zen ere (1996-98). 1998-2000 urteen artean, Architektur und Technik aholkularitza-enpresako bazkidea izan zen, eta ingeniaritza eta arkitekturako zuzendariaren kargua izan zuen ere.

1999an Nafarroako Gobernuan hasi zen Telekomunikazioetako ingeniari gisa. 2002tik 20015era, Telekomunikazio Sistemen Arloko burua izan zen. 2015etik gaur egun arte, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia izan da. 2019an, gainera, Eusko Jaurlaritzako Energia Trantsiziorako Adituen Batzordeko kidea izan da.

Bere karguaren arabera, Nafarroako S3 Espezializazio Adimentsuaren Estrategiaren S3 Zuzendaritza Batzordeko kidea izan da, eta Nafarroako Gobernuaren menpeko dauden edo partaidetza duen enpresa eta fundazioetako zuzendaritza batzordeetako eta patronatuetako kide izan da.

2019ko abuztuan, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia izendatua izan da.