Hezkuntza zuzendari nagusia, Gil Sevillano González

Hezkuntza zuzendari nagusia
Gil Sevillano González
Hezkuntza zuzendari nagusia, Gil Sevillano González
Hezkuntza zuzendari nagusia, Gil Sevillano González

1961ean Madrilen jaiotakoa. Ezkonduta dago eta seme bat eta alaba bat ditu.

Farmazian lizentziaduna da.

Bere ibilbide profesionalari dagokionez, irakasle bezala hasi zen Madrilen. 1989/90 ikasturtean, funtzionario bezala, Burlatako Lanbide-Heziketako Institutuan hasi zen, gaur egun Burlatako Lanbide-Heziketako Bertakotutako Zentroa bezala ezagutzen dena. Aholkularitza eta Irudi Pertsonaleko Prozesuetan espezialista da.

1994an, aipatutako zentroaren zuzendaritza-taldean sartu zen eta gaur egun zuzendaria da. Horretaz gain, Nafarroako Institutu Zuzendarien Elkarteko (ADIZE) zuzendaria ere bada.

Zentroaren ordezkari moduan eta heziketa alorreko kolaboratzaile moduan parte hartu du, baita ere, 2000. urtetik aurrera Nafarroako hezkuntza zentroetan eratutako garapenerako eta kalitate-kudeaketa sistemen ezarpenerako sare desberdinetan.

2011. urtetik Arangurengo Udalean zinegotzi izan da Candidatura Popular hautagai zerrendarekin. 2019ko abuztuan Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza zuzendari nagusi izendatu zuten.