Klima aldaketaren bueltako erakusketak ateak ireki ditu gaur Elizondoko Arizkunenean
Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko LIFE-IP NAdapta-CC proiektuak sorturiko klima aldaketari buruzko erakusketa ibiltaria Baztanen gelditzen da.
10-12-2025
Baztango Talde Ekosozialak bultzaturik, Nafarroako Gobernuak prestaturiko klima aldaketaren inguruko erakustaldi ibiltariak geldialdia eginen du Arizkunenean gaurtik hilaren 21era bitarte.
Baztango Talde Ekosozialak «klima aldaketaren inguruko larrienaz ohartaraztea» izan du aurten erronka nagusia; hala, ibilaldiak, hitzaldiak, irratsaioak eta gehiago bultzatu ditu hilabetez hilabete. Oraingoan, urteari akabera emateko Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Inguruemen Departamentuaren baitako LIFE-IP NaDapta-CC proiektuak sorturiko klima aldaketaren inguruko erakusketa ibiltariak Baztanen geldialdia egitea lortu du. Bidenabar, gaurtik hasita 21eraino erakusketaren ateak zabalik egonen dira Arizkunenean.