Sindikatuentzako dirulaguntza, beren jarduera arruntak egin ditzaten, Nafarroan lortutako ordezkari kopuruaren araberakoa

Oinarrizko informazioa

Langileen ordezkariren bat edo enpresa batzordeko edo langileen batzordeko kideren bat lortu duten erakunde sindikalak.

Dirulaguntza eskatu aurretik, Helbide Elektroniko Gaitua (HEG) lortu beharko da.

Eskabideak nahitaez telematikoki aurkeztuko dira, eta Administrazioak erakunde onuradunei egiten dizkien komunikazioak eta jakinarazpenak ere telematikoki eginen dira HEGren bidez. Erakunde onuradunek tresna hori ez badute, Administrazioak ofizioz sortuko die tresna hori, eta jakinarazpen guztiak jasoko dituzte bertan.

Dirulaguntzaren eskaera tramitatzeko gida.

Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.

Dirulaguntza eskatzeko

Sindikaturen baten izenean eskaera aurkezten duena federazio edo konfederazio bat bada, ordezkaria dela frogatu beharko du zuzenbidean baliozkoa den edozein baliabideren bidez (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5.3 eta 5.4 artikuluak).

 

Dirulaguntza emandakoan

Dirulaguntza eman zaiela jakinarazi eta hilabeteko epean, erakunde sindikal guztiek gardentasun-adierazpena aurkeztu beharko dute.

 

Diruz lagundutako jarduera justifikatzeko (gastuen justifikazioa)

1. Dirulaguntzaren onuradun diren erakunde sindikal guztientzat:

a) Langileria gastuak honako agiri hauek aurkeztuz frogatuko dira -zenbakituak eta bakoitzari dagokion aurkibidearekin-:

1. I. inprimakia. Langileria gastuak dirulaguntza honetan inputatutako langileen zerrenda nominala barne, honako hauek zehaztuta: kontratu-lanaldia (osoa edo partziala), dirulaguntza honetara bideratutako lanaldia, zenbatekoa eta lan-periodoa.

2. I. inprimakian zerrendatutako langileen Gizarte Segurantzako kotizazioei dagozkion frogagiriak.

3. Ordainketaren egiaztagiriak.

b) Gastu orokorrak eta funtzionamendu gastuak frogatuko dira honako agiri hauek aurkeztuz -zenbakituak eta bakoitzari dagokion aurkibidearekin-:

1. II. inprimakia. Gastu orokorrak eta funtzionamendu gastuak, gastu orokorren eta funtzionamendu-gastuen zerrenda barne.

2. II. inprimakian zerrendatutako gastuei dagozkien fakturak eta ordainagiriak, onuradunaren izenean egindakoak. Eskudirutan ordainduz gero: tiketa, fakturarekin batera.

3. Ordainketaren egiaztagiriak. Sinatutako aseguruei edo alokairuei dagozkien ordainketak kontratuaren alearekin justifikatu beharko dira.

c) III. inprimakia. Hornitzailea aukeratzearen justifikazioa, dirulaguntzari buruzko Foru Aginduaren 4.4 artikuluan jasotako kasuetan.

d) IV. inprimakia. Berdintasun-neurriak onuradunak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna gauzatzeko hartutako "berdintasun-neurriei" dagozkienak.

2. 20.000 euroko edo hortik gorako dirulaguntza jasotzen duten erakunde sindikalek, aurreko atalean adierazitako dokumentazioaz gain, erakunde sindikalak garatutako jardueren memoria baloratua aurkeztu beharko dute, eta genero-inpaktuari buruzko ebaluazio bat sartu beharko dute, pertsona onuradunen sexuaren araberako datuak eta adierazleak bereiziko dituena, aplikatutako berdintasun-neurrien eraginkortasuna adierazte aldera.

  • 27E/2024 Ebazpena, 2024ko dirulaguntzen deialdia onesten duena (NAOn argitaratzeke).
  • 26E/2017 Foru Agindua. Honen bidez, sindikatuei beren jarduera arruntak gauzatzeko ematen zaien dirulaguntzaren araubidea ezartzen da, Nafarroan lortutako ordezkari kopuruaren arabera.
  • 59/2013 Foru Dekretua, Nafarroako aurrekontu orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunen gardentasunerako betebeharrak arautzen dituena.
  • 36/2011 Foru Agindua, izapidetze telematikoa nahitaezkoa dela ezartzen duena.
Harremanetan jartzeko

Lan Zerbitzua
Ekonomia Sozialaren Atala
Tomás Caballero parkea 1, 1. solairua
31006 Iruña
Telefonoak: 848 420 451 / 848 427 910
Posta elektronikoa: registroslaborales@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time