Nazioarteko mugikortasuneko unibertsitate-programetarako laguntza osagarria, 2023-2024 ikasturtea

Nazioarteko mugikortasunerako beken laguntza osagarria, unibertsitate programetan (Erasmus, Palafox, ISEP, etab.) parte hartzen duten ikasleentzat

  • Dirulaguntza emateko ebazpena argitaratu da (Emaitzak atala).
  • I. eranskinean agertzen diren pertsonek datozen egunetan jasoko dute laguntza (Emaitzak atala).
  • Egonaldiaren azken ziurtagiria eransteko epea ireki da oraindik aurkeztu ez duten ikasleentzat (Tramitazioa atala).

Oinarrizko informazioa

Nafarroako unibertsitate ikasleentzat edo Nafarroan erroldatutakoentzat, Espainiako unibertsitateetan matrikula badute eta 2023-2024 ikasturtean nazioarteko mugikortasun programaren batean parte hartzen badute.

Errendimendu akademikoa kontuan hartuko da laguntzak emateko irizpide gisa.

Laguntzak emateko orduan lehentasuna ematen zaio bekadun izateari.

Laguntzak EBtik eta unibertsitateetatik datorren diru kopurua osatzen du. Laguntzak 115 eurokoak dira egonaldiko hilabete bakoitzeko, eta mugikortasun aldia amaitzean ordaintzen dira.

Prozeduraren urratsak:

  1. Eskabideak jaso
  2. Laguntzak ematearen edo ukatzearen gaineko ebazpena
  3. Emandako laguntzak jakinarazi eta onuradunen zerrenda osoa Nafarroako Atarian argitaratu
  4. Egonaldia berretsi: “Egonaldiaren amaiera” dokumentua entregatu
  5. Laguntzaren ordainketa

Eskaera ikasleak berak aurkezten du. Ikaslearen ordezkari gisa beste pertsona batek aurkezten badu, eskabidean adierazi beharko du, eta betetako eta sinatutako dokumentua erantsi: Ordezkaritzaren erantzukizunpeko adierazpena.

Eskabidea nahitaez telematika bidez aurkeztuko da; horretarako, tramitazio elektronikoan eskuragarri dagoen formularioa erabiliko da. Eskabidearen inprimakian, ikaslearen titulazioaren kodea adieraziko da. Izapidetzeari ekin aurretik, kontsultatu Tituluen erregistroa atalean dagoen informazioa.  Gainera, izapidetze elektronikoa egitean, dokumentu hauek erantsi beharko dituzu, eskaneatuta eta PDFformatuan, bereizita eta izenarekin behar bezala identifikatuta:

  • Dokumentu bat, non agertuko den diru-sarrera egiteko erabiliko den kontuaren IBAN zenbakia, bai eta titularra edo titularrak ere; horien artean laguntzaren onuradunak egon beharko du.
  • Graduko ikasleentzat: 2022-2023 ikasturtean lortutako kalifikazioen egiaztagiria. Bertan agertu beharko dira izen-abizenak, NAN zenbakia eta egindako irakasgai guztiak, bakoitzari dagozkion kredituak eta ikasturte honetan baliatutako deialdietan eskuratutako kalifikazioak.
  • Masterreko ikasleentzat: masterra ikasteko aukera eman dien titulazioaren batez besteko nota eta titulazio horren irakasgai guztien kalifikazioak biltzen dituen agiria.
  • Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, bi aldeetatik, baldin eta Administrazioari Datuak Egiaztatu eta Kontsultatzeko Sisteman kontsulta telematikoa egiteko baimenik ematen ez bazaio.
  • Nafarroan jaio ez diren eskatzaileek azken bi urteetan Nafarroan bizi direla egiaztatzen duen erroldatze txartela aurkeztu beharko dute, baldin eta Administrazioari Datuak Egiaztatu eta Kontsultatzeko Sisteman kontsulta telematikoa egiteko baimenik ematen ez bazaio.
  • Nafarroatik kanpoko unibertsitateetan matrikulatutako eskatzaileek ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, parte hartzen duten mugikortasun programaren datuak egiaztatzen dituena.
  • Egonaldiaren amaiera dokumentua, destinoko unibertsitateak behar bezala beteta. Eskabidea aurkeztean egonaldia amaitu bada, eskabideari dokumentu hori erantsiko zaio. Bestela, egonaldia amaitzean entregatuko da.

Bai eskabidea, bai eskatutako dokumentuak, fitxa honen bidez aurkeztu behar dira.

44E/2024 Ebazpena, dirulaguntzen deialdia onartzen duena.

Tramitazioa

Epea: 24/06/27 - 24/11/30

Eskabideak aurkezteko epea itxita dago. Irekita dago laguntzaren onuradunek egonaldiaren azken ziurtagiria aurkezteko epea, baldin eta eskabidea egiteko unean aurkeztu ez bazuten, nazioarteko mugikortasunaren aldia amaituta ez zutelako.

Jarraibideak:

Egonaldiaren amaierako ziurtagiria, behar bezala zigilatuta eta destinoko zentroak sinatuta aurkeztuko da, nahitaez, fitxa honen bidez.

  • Sakatu “Justifikatu” botoia eta erantsi egonaldiaren azken ziurtagiria (“Aurkeztu beharreko agiriak” atalean eredu bat dago, deskargatzeko).

Bigarren edo hirugarren ordainketan laguntzaren zenbatekoa ordainduko zaie egonaldiaren amaierako ziurtagiria aurkeztu duten eta emandako laguntza ordaintzeke duten onuradun guztiei.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Unibertsitateko Atala
Cabárceno kalea, 6, 3. solairua
31621 Sarriguren
Posta elektronikoa: enuniver@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Ayuda complementaria a los programas universitarios de movilidad internacional

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.