EURES sareko kide eta bazkide izateko eskaera

Oinarrizko informazioa

  • EURES sareko kide edo bazkide gisa jardun nahi duten enplegu-agentziak
  • EURES sareko bazkide gisa jardun nahi duten erakundeak

EURES sareko kideak erakunde publikoak edo pribatuak dira, irabazi asmoa dutenak edo ez dutenak (gizarte-solaskideak barne), eta gutxienez honako zeregin hauetako bat egiten dute:

  • Lan-eskaintzekin hornitzea EURES sarean
  • Lan-eskaerekin eta curriculum vitaeekin hornitzea EURES sarea
  • Langileei eta enpresaburuei laguntza-zerbitzuak ematea

Espainian EURESko kide edo bazkide izateko baimena bakarra izanen da, eta Espainiako lurralde osoan izanen du balioa EURES sareko jardueretan lan egiteko. Espainian EURESko kide edo bazkide izateko baimenak indarraldi mugagabea izanen du. Ondorio horietarako, eta jarraipen- eta analisi-jarduerak alde batera utzi gabe, enplegu-zerbitzu publikoek egiaztatuko dute baimena emateko betekizunak eta baldintzak mantentzen direla eta hura baliogabetzeko inolako arrazoirik ez dagoela.

Prozeduraren urratsak:
Enplegu zerbitzu publikoak hiru hilabeteko epean jakinaraziko du ebazpena, baimena emanez edo ukatuz.

Enplegu-agentziak edo erakundeak eskabidea aurkeztu behar du, bertan eskatzen den dokumentazioarekin batera.

Eskabidearekin batera, "Memoria-proiektu teknikoa eta kudeaketakoa" aurkeztu behar du, gutxienez atal hauek izanen dituena:

  1. Espainian EURES sareko kide edo bazkide gisa egin beharreko zereginak. Laguntza-zerbitzuak ematen badira, honako hauek adierazi beharko dira: langileei eta enpresaburuei eman beharreko zerbitzuen zerrenda eta deskribapena, zerbitzu horien modalitateak, zerbitzu horiek eskuratzeko baldintzak eta, hala badagokio, enpresarientzako kostua, bai eta kontratatu ostean langileei edo enpresaburuei eman beharreko laguntzaren modalitateak, jarduerak eta kostuak ere.
  2. Jarduera garatuko duten zentroen edo harremanetarako guneen kokapena eta deskribapena, arreta aurrez aurrekoa edo telematikoa den zehaztuta.
  3. Egin beharreko zereginetarako behar beste langile jartzea, gaitasun tekniko eta linguistiko egokiak dituztela ziurtatuta, eta giza baliabide horietarako kalitate- eta prestakuntza-arauak bermatzeko konpromisoa hartzea.
  4. Sistema informatikoak deskribatzea; bateragarriak izan behar dira enplegu-zerbitzu publikoetakoekin.
  • 207/2019 Errege Dekretua, martxoaren 29koa, Espainian EURES sareko kideak eta bazkideak onartzeko sistema nazionala arautzen duena.
  • 2016/589 EB Erregelamendua, apirilaren 13koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, EURES Europako enplegu zerbitzuen sareari, langileak mugikortasun zerbitzuez baliatzeko moduari eta lan merkatuen integrazioa hobetzeari buruzkoa.
  • 3/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Enpleguari buruzko Legearen testu bategina onesten duena.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Laguntza, internet bidez tramitatzeko

Harremanetan jartzeko

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Orientazio Atala
Telefonoa: 848 42 58 50
Helbide elektronikoa: orientacion@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time