Txartel horren bidez, identifikatu beharra dakarten zerbitzuak erabil ditzakegu Nafarroako liburutegi publikoetan; esate baterako, dokumentua irakurgelatik ateratzeko mailegu zerbitzua edo Interneterako sarbidea.
Txartelak Nafarroako liburutegi publiko guztietarako balio du, baita liburutegi espezializatuetarako eta gure sarean dauden udal liburutegietarako ere (zein bere baldintzen arabera). Online-zerbitzu guztietara sartzeko ere balio du.
Zeinahi herritarrek eska dezake txartela zeinahi liburutegi publikotan, eta hura erabili gero.
Doakoa, pertsonala eta besterenezina da: inork ezin dio txartela beste bati utzi liburutegiko zerbitzuak erabiltzeko, adin txikiko baten txartela haurrentzako materiala mailegatzeko izan ezik.
Txartela behar ez bezala erabiltzen bada, liburutegiak txartela kentzen ahalko du.
Txartela galduz gero, erabiltzaileak beste txartel bat eskatu beharko du. Beste txartel bat eskatuz gero, jatorrizko txartela galdu edo hondatu delako, tasa bat ordaindu beharko da.
Txartela eskatzeko urratsak:
Eskaera-orria bete beharko da, eta datu pertsonal hauek adierazi: izen-deiturak, NANa, helbidea, jaioteguna, etab.
14 urtetik beheitikoentzat, aitak, amak edo tutoreak sinatu beharko du eskaera-orria.
Argazkia behar da.
Eskabidea aurkeztean ezin badizute txartela berehala eman, liburutegiak jakinaraziko dizu noiz joaten ahal zaren hura hartzera.
Txartela hartzeko unean, sinatzeko eta NANa edo pasaportea erakusteko eskatuko dizute.
Txarteleko daturik aldatuz gero (helbidea, telefonoa, etab.), aldaketa horren berri eman beharko zaio liburutegiari.
Txartela atzerrian bizi diren nafarrentzat eskatzeko urratsak:
Eskaera-orria bete behar da, baita erantzukizunpeko adierazpen bat sinatu ere, eta NANaren edo pasaportearen kopia erantsi behar zaio.
14 urtetik beheitikoentzat, ama, aita edo tutorearen NANa edo pasaportea erantsi beharko diote eskaera-orriari, eta helduak sinatu beharko du erantzukizunpeko adierazpena.
Agiri horiek posta elektronikoz bidali behar dira bibliotecas.publicas@navarra.es helbidera, eskaera izapidetu dadin.
Liburutegiak txartel birtuala sortuko du eta erabiltzaileari posta elektronikoz bidaliko dizkio Nafarroako Liburutegi Publikoen Sareko online-zerbitzuetan sartzeko behar dituen datuak.
Erabiltzailea Nafarroara itzuliz gero, nahi duen liburutegira joan beharko du, eta bertan eskatu bere txartel birtuala irakurle txartel estandarra bihur diezaioten.
Araudia keyboard_arrow_down
122/2002 Foru Agindua, apirilaren 25ekoa, bazkideen fitxategia sortzeari buruzkoa (70. NAO; 2002/06/10ekoa).
3/2003 Foru Agindua, urtarrilaren 13koa, aurrekoa aldatzen duena (54. NAO; 2003/04/30ekoa).
Tramitazioa
Txartela eskatzea keyboard_arrow_down
Jarraibideak:
Txartela eskatzeko, nahikoa duzu inprimakia betetzea eta hari argazki bat eranstea.
14 urtetik beheitikoek, esandakoaz gainera, baimen bat aurkeztu beharko dute, aitak, amak edo tutoreak sinatua.
Liburutegiak jakinaraziko dizu noiz joaten ahal zaren txartela hartzera. Txartela hartzeko unean, sinatzeko eta NANa edo pasaportea erakusteko eskatuko dizute.
Agiri horiek eskaneatu behar dira eta, NANaren edo pasaportearen kopiarekin batera, posta elektronikoz bidali behar dira hona: bibliotecas.publicas@navarra.es
Liburutegiak txartel birtuala sortuko du eta erabiltzaileari posta elektronikoz bidaliko dizkio Nafarroako Liburutegi Publikoen Sareko online zerbitzuetan sartzeko behar dituen datuak.
Iradokizun, kontsulta edo erreklamazio bat bidali nahi baduzu, bibliotecas.publicas@cfnavarra.es helbidera idatz dezakezu; edo inprimaki hau bete, eta bidal ezazu, posta arruntaz, faxez edo mezu elektronikoari atxikirik.