Sexuagatiko diskriminazioa dela-eta izaten diren salaketen edo kexen aurrean jarduteko prozedura

Haren helburua da kasu konkretuei buruzko salaketa eta kexak jaso eta bideratzea, bi eremu hauetan: sexuagatiko diskriminazioa, eta publizitatean nahiz hedabideetan emakumeak duen tratamendua.

Oinarrizko informazioa

  • Sexuagatiko diskriminazio posible baten berri duen edozein pertsona, elkarte edo erakunde.
  • Sexuagatiko diskriminazioa jasaten ari direla uste duten pertsonak.

Helburuak:

  • Hainbat neurri bultzatu eta sustatzea, emakumeek jasaten dituzten askotariko diskriminazioak gainditzeko.
  • Diskriminazioa dela-eta aurkezten diren salaketa eta kexak bideratzea.
  • Jardunbide egokietarako kodeak sustatzea hedabideen eremu publikoan.
  • Alor horretako jarduerak koordinatzea Emakumearen eta Aukera Berdintasunaren Institutuarekin; zehazki, Emakumeen Irudiaren Behatokiarekin (OIM), zeina Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministeriokoa baita.

Jarduketaren mugak:

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak ez ditu aztertzen epai irmoa duten edo ebazpen judizialaren zain dauden salaketa eta kexak.

Sexuagatiko diskriminazioa lan-arloan edo Gizarte Segurantzaren arloan gertatzen bada, gure gomendioa da kexak edo salaketak zuzenean Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzari aurkeztea.

  • Salaketa edo kexaren inprimakia.
  • Diskriminazioa egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen diren dokumentuak.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Berdintasunerako Institutua
Alondegi kalea 1, 2. solairua.
31002 Iruña
Telefonoa: 848 421 588

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Berdintasunerako Institutua
Informazioaren, Sentsibilizazioaren eta Partaidetza Sozialaren Atala
Alondegi kalea 1, 2. solairua.
31002 Iruña
Telefonoa: 848 421 588
Helbide elektronikoa: instituto.navarro.igualdad@navarra.es
Jendearentzako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era.

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time