Hitzordua Internetez eska daiteke Nafarroako oinarrizko osasun-eskualde guztietan.
Egun bererako hitzordua lortzeko, telefonoz eskatu behar duzu (emanen dizute baldin eta halakorik badago).
Tramitazioa
Eskaera egin keyboard_arrow_down
Jarraibideak:
Eskabidea eskuratzeko, “Eskatu” laukian sakatu behar duzu. Bi aukera daude:
Norberaren Osasun Txartelaren zenbakiarekin + jaiotze-datarekin (hitzorduak hartzeko aukera ematen du eta Osasun Karpeta Pertsonalik ez duten pertsonentzat da).
Ziurtagiri digitalarekin edo NAN elektronikoarekin, Cl@ve edo CIPNA + pasahitza (hitzorduak hartzeko, aldatzeko eta baliogabetzeko aukera ematen du eta Osasun Karpeta Pertsonala duten pertsonentzat da).