2012ko urtarrilaz geroztik, dagoeneko ez da beharrezkoa osasun-txartel indibidualak (OTI), iraungitzeagatik, berritzea. Osasun-txartela EZ DA IRAUNGITZEN.
Prozeduraren urratsak:
Eskabidea zuzen egin bada, osasun-txartela eskatzaileak adierazitako helbidera bidaliko da, bi hilabeteko gehienezko epearen barruan.
Lehen Mailako Arretako medikua esleituko zaio, bere bizilekuari dagokion osasun-zentroan.
Nahitaezko agiriaren bitartez bere bizilekua justifikatzen ez badu, eskatzaileak egindako aukeraren bitartez eskatuko zaio, hilabete bateko gehienezko epearen barruan.
Eskakizunak betetzen ez baditu, hilabeteko gehienezko epearen barruan, txartela ez zaiola emango jakinaraziko zaio eta ez ematearen arrazoiak adieraziko zaizkio, eskatzaileak egindako aukeraren bitartez.
Foru Erkidegoko udalerri bateko errolda-agiria, gehienez, txartela eskatu aurreko 15 egun lehenago emandakoa (txartelaren ale bikoiztua eskatzeko izan ezik)
Kudeaketak beste pertsona baten izenean egiteko baimena