Etxebizitza babestuaren eskatzaileen errolda

Zentsu horren bitartez, eskatzaileek izena eman dezakete lehen aldiz, dagoeneko erregistratuta dauden datuak eguneratu, lehentasunez zein sustapen aukeratzen dituzten adierazi, kontsultak egin, baja eman

Oinarrizko informazioa

Etxebizitza babestu bat erosteko edo errentan hartzeko (erosteko aukerarekin edo gabe) interesa duten pertsonak.

Etxebizitza babestuaren errolda erregistro bakarra da, eta bertan inskribatu behar dira Foru Komunitatean etxebizitza babestu bat eskuratu nahi duten pertsona guztiak, sustatzaile publikoenak (Nasuvinsa) edo sustatzaile pribatuenak izan.

Inskripzio-prozedurak ez du iraungitze-datarik; beraz, nahi duzunean inskribatzen ahalko zara. Gainera, zure lehentasunak erraz aldatzen ahalko dituzu, berriz izena eman gabe. Eta zure datu pertsonalak aldatzen badira bakarrik eguneratu beharko dituzu.

Erroldan inskribatzeko eskaera egin ondoren, prozedurak urrats hauek ematen ditu:

  1. Eskabidea barematzea, erosketa-baremoaren edo alokairu-baremoaren arabera.
  2. Eskabidea inskribatzea.
  3. Hala badagokio, etxebizitza babestuaren behin-behineko esleipena.
  4. Esleituko diren etxebizitzak baino eskatzaile gehiago baldin badago, alegazioak aurkezteko epea irekiko da.
  5. Alegazioak ebaztea, hala badagokio.
  6. Kontratua sinatzeko baimena.
  7. Behin betiko esleipena egitea; horretarako, kontratuaren onespen administratiboa eman beharko du Nafarroako Gobernuak.

Etxebizitza babestuaren erroldari buruz gehiago jakiteko.

  • Izena emateko zirriborroa, eskatuko zaizkizun datuekin (lana arintzeko, aldez aurretik presta dezakezu).
  • Nortasun Agiri Nazionala (NAN) edo Atzerritarraren Identifikazio-zenbakia (AIZ).

Tramitazioa

Jarraibideak:

Aplikazioak eskatzen dizkizun datu guztiak bete behar dituzu nahitaez, eta "Aurkeztu beharreko dokumentazioa" atalean zehazten den dokumentazioa erantsi.

Zure eskaera sortu ondoren, nahi adina aldiz alda dezakezu. Azken aldaketa hartuko da kontuan esleipen prozesu guztietan.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Aurrez aurreko arreta jasotzeko, hitzordua eskatu behar da. Bi bide daude horretarako:

  • Internet bidez, Iruñeko eta Tuterako Nasuvinsaren bulegoetarako: eskatu.
  • Telefono bidez, Iruñeko bulego nagusirako (948 012 012) eta eskualdeko bulegoetarako Tuteran (848 420 340), Zangozan (848 420 145), Agoitzen (848 420 243) eta Donezteben (848 420 140).

Emaitzak

Kontsultatu iragarkia etxebizitzaren web-atariko iragarki-taulan.

Harremanetan jartzeko

Navarra de Suelo y Vivienda, S.A. (NASUVINSA)
San Jorge Etorbidea, 8, behea
31012 Iruña
Posta elektronikoa: censo@nasuvinsa.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.