Goi-tentsioko linea elektrikoen titular diren partikularrak, linea horiek ez badira energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu eta banatzen duten enpresenak.
Energia elektrikoa banatzen duten enpresak.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Administrazio-baimena, exekuzio-proiektua onestea, zerbitzuan jartzeari buruzko akta eta titulartasun-aldaketa, honako hauei dagokienez:
Goi-tentsioko linea elektrikoak.
Goi-tentsioko instalazio elektrikoak: transformazio-zentroak, azpiestazioak eta zentralak, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko enpresen jabetzakoak.
Aurkeztu beharreko agiriak keyboard_arrow_down
GOI-TENTSIOKO LINEAK, ENERGIA ELEKTRIKOA EKOITZI, GARRAIATU ETA BANATZEKO ENPRESEN JABETZAKOAK EZ DIRENAK (PARTIKULARRAK):
Aurretiazko administrazio-baimena eta proiektuaren onespena:
Obra-zuzendaritzaren ziurtagiria eta obra-bukaerako ziurtagiria (kopia bat)
Mantentze-lanetako kontratua, enpresa instalatzaile batekin sinatua, edo mantentze-lanak baliabide propioekin egiteko konpromisoa, baldin eta linearen jabeak, administrazioko organo eskudunaren iritziz, horretarako baliabide eta antolamendu nahikoak baditu.
Kontrol-erakundearen hasierako ikuskapena (30 kV-etik gorako tentsioa duten lineen kasuan)
Kontrol-erakundeak egindako aldizkako azken ikuskapenaren akta, aldeko emaitza duena (30 kV-etik gorako tentsioa), edo teknikari tituludun gaitu batek egindajo aldizkako azken berrikuspen edo egiaztapenaren akta, aldeko emaitza duena (30 kV-eko tentsioa edo txikiagoa). Hiru urtean behin egin behar da. Oharra: Baldin eta energia elektrikoa garraiatzeko edo banatzeko enpresa bati lagako bazaio goi-tentsioko linea elektrikoa, otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuaren ITC-LAT-04 jarraibidearen 5. atalean ezarritakoari jarraikiz jardunen da.
Industria-segurtasunaren arloko instalazioak kontsultatzeko eskaera
Industria-segurtasunaren arloan dauden instalazioen erregistroak kontsultatzeko prozedura, aldaketa-edo erregularizazio-kasuetan.
ENERGIA ELEKTRIKOA EKOITZI, GARRAIATU ETA BANATZEKO ENPRESEN JABETZAKO INSTALAZIOAK:
Administrazio-baimena eta proiektuaren onespena:
Proiektua (kopia bat)
Hala badagokio, proiektuaren separatak, kasuan kasuko administrazio, erakunde edo, kasua bada, zerbitzu publikoko edo interes orokorreko zerbitzuetako enpresentzat, instalazioak horien kargurako ondasun eta eskubideei eragiten badie.
337/2014 Errege Dekretua, goi tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko erregelamendua eta jarraibide tekniko osagarriak (ITC-RAT 01etik 23ra bitarte) onesten dituena.
1955/2000 Errege Dekretua, energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituena.
Tramitazioa, lehentasunez, "Tramitatu (partikularrak)" botoiaren bidez eginen da.
Pertsona fisikoek soilik aurkez dezakete dokumentazioa erregistro honetan (pertsona fisiko horiek ezin dira izan betebeharra duten subjektuak):
Departamentuko Erregistroa
Tomás Caballero parkea, 1
31005 Iruña
Tramitazioa, lehentasunez, "Tramitatu" botoiaren bidez eginen da.
Pertsona fisikoek soilik aurkez dezakete dokumentazioa erregistro honetan (pertsona fisiko horiek ezin dira betebeharra duten subjektuak):
Departamentuko Erregistroa
Tomás Caballero parkea, 1
31005 Iruña