Hondakinak kudeatzeko baimena

Hondakinen tratamendu-eragiketak egitekoak diren instalazioen baimena, bai eta halakoak eginen dituzten enpresena ere (instalazioaren ustiatzaile edo kudeatzaileena)

Oinarrizko informazioa

  • Pertsona fisiko edo juridikoak, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko 22/2011 Legearen 27.1 artikuluarekin bat etorriz Nafarroako Foru Komunitatean hondakinen tratamendu-eragiketak eginen dituzten instalazioen titularrak direnak.
  • Pertsona fisiko edo juridikoak, egoitza Nafarroako Foru Komunitatean dutenak eta, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko 22/2011 Legearen 27.2 artikuluarekin bat etorriz, hondakinen tratamendu-eragiketak eginen dituztenak (instalazioaren ustiatzaile edo kudeatzaileak).

1. Hondakinen tratamendurako instalazioak
Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko 22/2011 Legearen 27.6 artikuluan ezartzen denez, hondakinak balorizatzeko eta suntsitzeko jardueretarako instalazioen baimenak bateragarriak izanen dira Europa-mailako, estatu-mailako edo erkidego-mailako beste araudi batzuekin bat etorriz lortutako baimenekin, baldin eta Lege horretan ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte.

  • Hondakin arriskutsuak: Nafarroan, 4/2005 Foru Legearekin bat etorriz, hondakin arriskutsuen tratamendurako instalazio guztiek eskuratu beharko dute Ingurumen Baimen Integratua. Hori dela eta, titularrak tramitatu beharrekoa den Ingurumen Baimen Integratuaren espedientearen parte izanen da tramitazio hau.
  • Arriskutsuak ez diren hondakinak: Nafarroan, 4/2005 Foru Legearekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuen tratamendurako instalazio guztiek eskuratu beharko dute Ingurumen Baimen Integratua edo Jarduera Sailkatuetarako Lizentzia. Hori dela eta, titularrak tramitatu beharrekoa den Ingurumen Baimen Integratuaren edo Jarduera Sailkatuetarako Udal Lizentziaren espedientearen parte izanen da tramitazio hau.

2. Instalazioaren ustiatzaile edo erabiltzaileak.
Beherago adierazten den tramitazioa egin beharko dute.

1. Hondakinen tratamendurako instalazioak
22/2011 Legearen VI. eranskinarekin bat etorriz, informazio hau eman beharko da Ingurumen Baimen Integratuan edo Jarduera Sailkatuetarako Lizentzian:

  1. Instalazioaren jabea den pertsona fisiko edo juridikoaren identifikazioa.
  2. Hondakinen tratamendu-eragiketak eginen diren instalazioen kokapena, koordenatu geografikoen bidez identifikatua.
  3. Instalazio-proiektuaren aurkezpena, instalazioen deskribapen zehatza, haien ezaugarri teknikoak eta instalazioari edo tratamendu-eragiketak eginen diren lekuari aplikagarriak zaizkion bestelako ezaugarriak ere barnean direla.
  4. Instalazioetan tratatuko diren hondakin motak eta kantitateak, LER kodeen bidez identifikatuak eta, hala badagokio, eragiketa mota bakoitzari buruzko xehetasunak emanda.
  5. Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen aplikazio-eremuaren eraginpekoak ez diren instalazioek ingurumen-eraginaren azterlana ere aurkeztu beharko dute baimen-eskabidearekin batera, baldin eta ingurumen-eraginaren gaineko adierazpenari buruzko estatu- edo erkidego-mailako araudiak hala agintzen badu.

2. Instalazioaren ustiatzaile edo erabiltzaileak

  1. Eskabide-orria (gaztelaniaz), behar bezala betea
  2. Identifikazio fiskaleko txartelaren (IFZ) kopia sinplea.
  3. Jarduerei buruzko memorian, gutxienez, hauen berri eman beharko da:
    • Hondakinak tratatzeko martxan jarri nahi diren jardueren deskribapen zehatza, bai eta eginen diren eragiketa motena ere, 22/2011 Legearen I. eta II. eranskinetan ezartzen den kodifikazioa ere barnean dela.
    • Hondakinak tratatzeko eragiketa mota bakoitzerako zer metodo erabiliko diren, zer segurtasun-neurri hartuko diren, eta zer ikuskapen- eta kontrol-eragiketa aurreikusten diren.
    • Instalazioan egitekoak diren tratamendu-eragiketak martxan jartzeko gaitasun teknikoak.
    • Nahitaezko asegurua edo fidantza banku-abal edo ordainketa-gutun bidez ordaindu izanaren egiaztagiria.

​​1. apartatuko entitateak eskabide bat aurkeztu badu Nafarroan dagoen eta hondakinak tratatzen dituen instalazio baten titular gisa, eta ustiatzaile gisa alta emanda dagoenik inon ageri ez bada, ez zaio inongo dokumentaziorik eskatuko, eta ofizioz emanen zaio baimena instalazioaren Ustiatzaile/Kudeatzaile gisa, baldin eta bere instalazioaren eskabideak tartean baditu 1. eta 2.apartatuetako eskakizunak.

 

Eranskina: Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Ingurumeneko erregistroa
González Tablas kalea, 9 - beheko solairua
31005 Iruña

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Ingurumeneko erregistroa
González Tablas kalea, 9 - beheko solairua
31005 Iruña

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua
Hondakinen Atala
González Tablas kalea, 9
31005 Iruña
Posta elektronikoa: residuos@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.