Enplegu-agentziak

Enplegu-agentzia gisa jardun nahi duten erakundeek erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar dute aldez aurretik

Oinarrizko informazioa

Enplegu-agentzia gisa jardun nahi duten erakundeentzat, aldi baterako laneko enpresak barne.

Enplegu-agentziak erakunde publiko zein pribatuak dira, irabazi-asmodunak zein irabazi-asmorik gabekoak, eta lan-bitartekotzako jarduerak egiten dituzte, enplegu-zerbitzu publikoekin koordinaturik eta, hala behar bada, haiekin lankidetzan. Helburu hau dute:

  • Beren ezaugarrietara egokituriko enplegua ematea langileei.
  • Beren eskakizun eta premietarako langilerik egokienak aurkitzen laguntzea enplegatzaileei.

Horrez gain, enplegua bilatzearekin loturiko jarduerak garatzen ahal dituzte, hala nola orientazio eta informazio profesionala ematea eta langileak hautatzea.

Enplegu-agentzia gisa jardun nahi duten pertsona fisiko edo juridikoek erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar dute aldez aurretik.

Enplegu-agentziek erantzukizunpeko adierazpena aurkezten duten egunetik jarduten ahal dute. Administrazio eskudunek agentziak egiaztatu, kontrolatu eta ikuskatu ditzakete.

Erantzukizunpeko adierazpenarekin batera edo hari erantsita doan funtsezko edozein datu, adierazpen edo dokumentu zehaztugabea edo faltsua izanez gero, agentziak ezin izanen du enplegu-agentzia gisa jarduten jarraitu, eta, gainera, dagozkion erantzukizun penal, zibil edo administratiboei egin beharko die aurre, halakorik balego.

Enplegu-agentzien betebeharrak eta jarduteko baldintzak.

Enplegu-agentzien zerrenda, jardun-eremuaren arabera.

Prozeduraren urratsak:

  • Enplegu-zerbitzu publikoak alta emanen dio erakundeari enplegu-agentzien zerrendan, eta enplegu-agentziari dagokion zenbakia jakinaraziko dio.
  • Enplegu-agentziaren zenbakia eskuratu ondoren, erakundeak honako hau bidali behar du enplegu-zerbitzu publikoen informazio sistemara (espazio telematiko amankomun bat da):
    • Hilean behin: artatutako langile bakoitzaren informazioa, lan-kontratuaren data berariaz adierazita, halakorik egon bada, baita lan-kontratuei buruzko informazio metatua ere, jasotako eta betetako eskaintzei eta lanpostuei buruzkoa barne.
    • Urtean behin eta urteko lehen hiruhilekoan: agentziak aurreko urtean eginiko jardueraren urteko memoriari buruzko informazioa, baita urtean metatutako fitxategia ere.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Erantzukizunpeko adierazpena Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan aurkeztu behar da, baldin eta agentziak languneak soilik Ceuta eta/edo Melillako hiri autonomoetan baditu; edo, languneak Ceutan eta/edo Melillan eta beste autonomia-erkidegoren batean izanik ere, agentziak erantzukizunpeko adierazpena SEPEn aurkeztea erabakitzen badu.

Bestela, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan aurkeztu behar da, honela:

Pertsona juridikoek, telematikoki nahitaez.

Pertsona fisikoek, telematikoki edo aurrez aurre; hemen:

  • Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentralen Erregistroa
    Tomás Caballero parkea 1
    Printzearen gotorlekua II eraikina - 3. solairua
    31005 Iruña (Nafarroa)

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Orientazio Atala - Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua (NL-NEZ)
Telefonoa: 848 42 58 50
Posta elektronikoa: orientacion@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time