(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Barnea :
    • Segurtasun publikoa :
      • 364/2001 Foru Agindua, urriaren 29koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana. Honen bidez Nafarroako Gobernuaren Eraikinetan Sartzeko Kontrola deritzan fitxategi informatikoa sortzen da

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

364/2001 Foru Agindua, urriaren 29koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana. Honen bidez Nafarroako Gobernuaren Eraikinetan Sartzeko Kontrola deritzan fitxategi informatikoa sortzen da

 

(2002ko 16. NAOn argitaratutako testua, otsailaren 6an)

Atarikoa

Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren bidez arauak ematen dira Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren Erakunde Autonomoen organoen menpeko datu pertsonalak dituzten fitxategi informatikoetarako.

Barne Zuzendaritza Nagusiko Lankidetza, Segurtasun eta Udaltzaingoen Koordinaziorako Zerbitzuaren txostena ikusi dugu. Bertan proposatzen da sortzea fitxategi informatiko berri bat, Nafarroako Gobernuaren Eraikinetan Sartzeko Kontrola deritzana.

Fitxategi informatiko berriak sortzeko prozedurari buruzko uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuko 2. artikuluan xedatutakoa betetzeko, agindu dut:

Lehena

Nafarroako Gobernuaren Eraikinetan Sartzeko Kontrola deritzan fitxategi informatikoa sortzeko baimena ematea.

a) Fitxategiaren helburua eta aurreikusitako erabilera.

Nafarroako Gobernuaren bulegoetan sartzen direnak kontrolatzea, gizartearen aurkako ekintzak saihesteko, baita bandalikoak eta terroristak ere.

b) Pertsona edo talde ukituak.

Nafarroako Gobernuaren eraikinetan sartzen diren pertsona guztiak, horietan sartzeko sistema instalaturik badago.

c) Datuak biltzeko prozedura.

Interesatuarengandik berarengandik.

d) Oinarrizko egitura eta fitxategian jasotako datu pertsonalen motak.

-Nortasun argibideak:

-NAN/IFZ.

-Izen-deiturak.

-Argazkia.

e) Datu pertsonalen lagapenak.

Ez dago datu pertsonalen lagapenik.

f) Fitxategiaz arduratzen den unitate organikoa:

Barne Zuzendaritza Nagusia.

g) Sartu, zuzendu eta ezeztatzeko eskubideaz baliatzeko nora jo.

Lankidetza, Segurtasun eta Udaltzaingoen Koordinaziorako Zerbitzura.

Zaragozako errepidea, 3,5 p.k., 31191 Cordovilla (Nafarroa). Tel: 948-290955. Faxa: 948-290970.

h) Segurtasun neurriak.

Oinarrizko mailako segurtasun plan bat ezarriko da.

Bigarrena

Foru Agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena

Foru Agindu hau igortzea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Lankidetza, Segurtasun eta Udaltzaingoen Koordinaziorako Zerbitzura eta Informazio Antolaketa eta Sistemen Zuzendaritza Nagusiko Datuak Babesteko Atalera.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa