(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Barnea :
    • Segurtasun publikoa :
      • 58/2001 Foru Agindua, martxoaren 28koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana. Honen bidez Nafarroako Delituaren Biktimentzako Laguntza deritzan fitxategi informatikoa sortzen da

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

58/2001 Foru Agindua, martxoaren 28koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana. Honen bidez Nafarroako Delituaren Biktimentzako Laguntza deritzan fitxategi informatikoa sortzen da

 

(2001eko 60. NAOn argitaratutako testua, maiatzaren 16an)

Atarikoa

Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren bidez arauak ematen dira Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren Erakunde Autonomoen organoen menpeko datu pertsonalak dituzten fitxategi informatikoetarako.

Barne Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridiko eta Administratiboko Zerbitzuaren txostena ikusi dugu. Bertan proposatzen da sortzea fitxategi informatiko berri bat, Nafarroako Delituaren Biktimentzako Laguntza deritzana.

Fitxategi informatiko berriak sortzeko prozedurari buruz uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuko 2. artikuluan xedatutakoa betetzeko, agindu dut:

Lehena

Nafarroako Delituaren Biktimentzako Laguntza deritzan fitxategi informatikoa sortzeko baimena ematea.

a) Fitxategiaren helburua eta aurreikusitako erabilera.

Delituaren eta gaizkileen biktimendako laguntza osoa, kalte-ordainak, gizarte laguntzak, dirulaguntzak, osasun laguntza, laguntza psikologia eta lege-aholkularitza.

b) Pertsona edo talde ukituak.

Beren ohiko egoitza Nafarroako Foru Komunitatean duten pertsonak eta Nafarroako Gobernuaren Delituaren Biktimentzako Laguntzarako Bulegoaren zerbitzuetara jotzen duten gainerakoak.

c) Datuak biltzeko prozedura.

Interesatuarengandik berarengandik edo haren legezko ordezkariarengandik.

d) Oinarrizko egitura eta fitxategian jasotako datu pertsonalen motak.

-Bestelako datuak, bereziki babestuak:

.Osasuna.

-Identifikaziorako datuak.

.NAN/IFZ.

.Gizarte Segurantza edo mutualitateko zenbakia.

.Izen-deiturak.

.Helbidea eta posta elektronikoa.

.Telefonoa.

.Bestelakoak: gaizkilearen datu berak.

-Ezaugarri pertsonalen datuak:

.Egoera zibila.

.Familiako datuak.

.Jaioteguna.

.Jaioterria.

.Adina.

.Sexua.

.Nazionalitatea.

.Ezaugarri fisiko edo antropometrikoak.

.Bestelakoak: gaizkilearen datu berak.

-Ikasketa eta lanbide datuak:

.Prestakuntza, tituluak.

.Ikasle historiala.

.Zer lanbide elkargotakoa den kidea, hala bada.

.Bestelakoak: gaizkilearen datu berak.

-Enpleguaren datu zehatzak:

.Lanpostuak.

.Langilearen historiala.

.Bestelakoak: gaizkilearen datu berak.

-Merkataritzako datuak.

.Jarduerak eta negozioak.

.Bestelakoak: gaizkilearen datu berak.

-Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruei buruzkoak.

.Dirusarrerak, errentak.

.Inbertsioak, ondareko datuak.

.Pentsio planak, erretiroa.

.Aseguruak.

.Sorospenak, onurak.

.Bestelakoak: gaizkilearen datu berak.

-Transakzioen datuak.

.Ukituak emaniko ondasun eta zerbitzuak.

.Ukituak harturiko ondasun eta zerbitzuak.

.Kalte-ordainak.

.Bestelakoak: gaizkilearen datu berak.

e) Datu pertsonalen lagapenak.

Ez dago datu pertsonalen lagapenik.

f) Fitxategiaz arduratzen den unitate organikoa:

Barne Zuzendaritza Nagusia.

g) Sartu, zuzendu eta ezeztatzeko eskubideaz baliatzeko nora jo.

Delituaren Biktimentzako Laguntzarako Bulegora.

Karlos III.a, 2, 31001 Iruña (Nafarroa). Tel: 948-427671. Faxa: 948-427024.

h) Segurtasun neurriak.

Maila handiko segurtasun plan bat ezarriko da.

Bigarrena

Foru Agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena

Foru Agindu hau igortzea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Araubide Juridiko eta Administratiboaren Zerbitzura, Delituaren Biktimentzako Laguntzarako Bulegora eta Informazio Antolaketa eta Sistemen Zuzendaritza Nagusiko Datuak Babesteko Atalera.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa