(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

276/1990 FORU AGINDUA

276/1990 FORU AGINDUA, MAIATZAREN 15EKOA, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU, ETXEBIZITZA ETA INGURUGIRO KONTSEILARIAK EMANA, IHARDUERA SAILKATUAK EZARRI EDO HAUNDITZEKO PROIEKTU TEKNIKOAREN EDUKIA ZEHAZTEN DUENA.

(1990eko ekainaren 25eko NAOn argitaratutako testua)

Atarikoa

Ingurugiroa babesteko iharduera sailkatuak kontrolatzeko Arautegiaren 5.1. artikuluak xedatzen du, iharduera sailkatu bat ezarri edo haundituko duen sustatzaileak, lizentzia eskabideari ihardueraren proiektu tekniko baten lau ale gutxienez erantsiko dizkiola, Titulatu tekniko eskudun batek sinatu eta horri dagokion Lanbide Elkargoak onetsia. Proiektu horrek txosten deskribatzaile bat edukiko du, honako hau jasoko duena: ihardueraren ezaugarriak, horren eragina osasungarritasun eta ingurugiroan, eta pertsona nahiz ondasunen gain izan ditzakeen arriskuak, bai eta proposatutako neurri zuzentzaileak ere, horien eraginkortasun eta segurtasun bermearen gradua adieraziz. Horretaz gainera, horri buruz indarrean dagoen arauteria betetzen dela argi eta garbi justifikatu beharko da. Beharrezkoak diren agiri grafikoak eta aipatutako neurri zuzentzaileen aurrekontua ere erantsiko dira.

Beharrezkoa da proiektu tekniko horren edukia zehatz-mehatz ematea, sustatzaile eta proiektu-egileek ihardueraren lizentzia eskabidearekin batera aurkeztu behar dituzten agiriak erraz presta ditzaten.

Hori horrela, eta aipatutako Arautegia onesten duen otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren Azken Xedapenaren lehendabizikoan ezarritakoarekin bat etorriz, agindu dut:

Lehena

Ingurugiroa babesteko iharduera sailkatuak kontrolatzeko Arautegiaren 5.1. artikuluak aipatzen dituen proiektu teknikoak, Foru Agindu honen Eranskinean ezarritako jarraibideak betez erredaktatu beharko dira.

Bigarrena

Foru Agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

ERANSKINA. Iharduera sailkatuak ezarri edo haunditzeko proiektu teknikoaren edukia

1. Iharduera sailkatu bat ezarri edo haunditzeko proiektu teknikoak honako agiri hauek izanen ditu:

A) Txostena. Txostenak iharduera zehatz-mehatz deskribatuko du, horren ezaugarriak, industri lanaren prozesuaren eskema, erabilitako lehengaiak, landutako bitarteko produktuak eta lortutako bukaerako produktuak behar bezala zehaztuz, eta osasunean nahiz ingurugiroan izan dezakeen eragina eta pertsona nahiz ondasunetan sor ditzakeen arriskuak argi eta garbi adieraziz.

Ingurugiroan eragin dezakeen kalte bakoitzerako, neurri zuzentzaileak eta hartutako arazketa sistemak adieraziko dira.

Txostenak edukiko duen zerrenda batean makinaria, labeak, bainu elektrolitikoak, konpresoreak, erregailuak, haizegailuak eta gainerako instalazioak agertuko dira, horien potentzia kw-tan eta helburu, funtzionamendu eta instalazioaren azalpen laburra emanez, beharrezkoak diren elementu lagungarriak barne izanik, hala nola, igogailuak, jasogailuak, aire girotua eta beste zenbait. Horretaz gainera, enpresan zenbat enplegatu dauden ere adieraziko da.

Gutxienik, iharduerak honako arlo hauetan duen eragina adieraziko da argi eta garbi:

a) Hotsak eta dardarak.

1989.eko ekainaren 19ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako ekainaren 8ko 135/1989 Foru Dekretua betetzen dela frogatu beharko da.

b) Atmosferara egindako jaulkipenak.

1975.eko apirilaren 22ko Estatuko Boletin Ofizialean argitaratutako otsailaren 6ko 833/1975 Dekretuan, atmosfera kutsatu dezaketen enpresen katalogoa agertu zen. Katalogo horretako A eta B taldeetan sartutako ihardueren kasuan, atal hau Industria Ministraritzak 1976.eko urriaren 18ko Aginduaren 8. eta 10. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz idatzi beharko da. Agindu hori Estatuko Boletin Ofizialean argitaratu zen, 1976.eko abenduaren 3an.

Gainerako ihardueren kasuan, atmosferara egindako jaulkipenak eta erabilitako arazketa sistemak adierazi beharko dira.

c) Hondakin uren arazketa eta isurketa.

Ur garbiak, hala nola euri urak eta hozketa urak, ur kutsatuetatik berezita hustuko dira, horiek hondakin uren hodietara isurtzea debekatu egiten delarik, hautazko konponbide tekniko bat har daitekeenean, ihardueraren inguruan saneamendu sare berezia edo ubide publikoa bait dago.

Halaber, gainerako hondakin uretatik berezi eginen dira, beren ezaugarriengatik aurretratamendu berezia behar dutenak.

Argi eta garbi adieraziko da hondakin uren isurketa saneamenduko hodien sarera edo ubide publikora eginen den.

Udal hodietara hiriko hondakin uren konposaketa berdina ez duten industriako hondakin urak isurtzen direnean, martxoaren 15eko 55/1990 Foru Dekretuaren 1.1. artikulua betetzen dela frogatu beharko da, kasuan kasu behar diren aurretratamendu eta kontrolak proposatuz. Foru Dekretu hori 1990.eko martxoaren 28ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Ur-etorri edo kargek kutsadura haundia dutenean, isurketaren eta egindako edo proiektatutako udal arazgailuaren arteko bateragarritasuna aztertu beharko da, beharrezkoa denean Foru Dekretu honetan ezarritako mugak gutxituz.

Isurketak ubide publikora egiten direnean, arazketa sistema egoki bat proposatu beharko da, eta espedienteari Ur Konfederakuntzan aurkeztutako isurketa eskabidearen kopia bat, horretxek behar bezala eginbidetua, erantsiko zaio. Horretaz gainera, isuritako karga kutsatzaileak ubide hartzailean eragin kaltegarri haundia izanen balu, kontutan hartu beharko litzateke, halaber, isurketaren eragina ur hartzaileen kalitatean.

Azken isurketa egin baino lehen, industriek beren hodietan laginak hartu eta ur-etorriak neurtzeko beharrezko diren ezargailuak eduki beharko dituzte.

Abere ustiategien kasuan, 1986.eko abuztuaren 6ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako uztailaren 24eko 188/1986 Foru Dekretua betetzen dela frogatu beharko da.

d) Hondakin toxiko eta arriskutsuen ezabaketa.

Hondakin toxiko eta arriskutsuak sortzen dituzten ihardueren kasuan, 1988.eko uztailaren 30eko Estatuko Boletin Ofizialean argitaratutako uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretua betetzen dela frogatu beharko da.

e) Hondakin lehorren ezabaketa.

Iharduerak sortzen dituen hondakin lehorren ezaugarriak eta horiek ezabatzeko sistema (udal zerbitzuak, zabortegi kontrolatua, hirugarrenei ematea, etab.) adierazi beharko dira, kasu bakoitzeko sistema zehaztuz.

f) Instalazio erradiaktiboak.

Era honetako instalazioak daudenean, horien ezaugarriak eta babeserako hartu diren sistemak adierazi beharko dira.

g) Suteetatik babesteko instalazioak eta istripuak gertatzen direnean instalazioak hustea.

Suteetatik babesteko NBE-CPI-82 arautegia eta horrekin bat datozen xedapenak betetzen direla frogatu beharko da.

Aretoen eraiketa ezaugarriak (egiturak, itxidurak, etab.) eta suarekiko duten erresistentzia argi eta garbi adierazi beharko dira.

Aretoen barrutiko ureztapen maila su karga neurtuaren arabera finkatuko da, eta lortutako emaitzei jarraikiz babes elementu egokiak proposatuko dira.

Instalazioak husteko azterketa eta kalkulua aurkeztu beharko da, ibilbideen baldintzak zehaztuz eta, kasu bakoitzean, kanpora irtetzeko izan daitezkeen etorriak, denborak eta bitartekoak adieraziz.

B) Planoak. Proiektuak honako plano hauek edukiko ditu gutxienez ere:

a) Ihardueraren kokagune planoa eskala egokian, lurren mugak eta egungo nahiz etorkizuneko eraikin propio eta mugakideek dituztenak ere argi emanen dituena, horien erabilerak eta hurbileko bide publikoak bezala.

b) Ihardueraren kokagune erlatiboa, eraikin bereko edo mugakideetako etxebizitzei eta bestelako iharduerei buruz (osasun, irakaskuntza, merkatal iharduerak, etab.).

c) Espedientean sartutako instalazioen plano deskribatzaileak, bai eta neurri zuzentzaileenak eta hartutako arazketa sistemenak ere, argi eta garbi aipatuz ke eta gas jaulkipenen egoera eta euri, hozketa nahiz hondakin uren isurketa puntuak.

d) Suteei aurrea hartzeko egin diren instalazioen planoak. Inguru bakoitzean suteetarako udalak dituen ur hartzeak adieraziko dira.

e) Eraikina husteko planoa, jarri diren ibilbide, babes eta bitartekoak adieraziz.

C) Aurrekontua. Aurrekontuak hartu diren neurri zuzentzaileen eta arazketa sistemen kostua jasoko du.

2. Iharduera sailkatua lurzoru ez urbanizagarrian ezarri nahi bada, eta erauzteko iharduerak, horiekin lotutako industri iharduerak edo funtzionamendurako epe mugatua duten iharduerak baldin badira, proiektuak, horretaz gainera, iharduerak hondatutako naturgunea berreskuratzeko plan bat eduki beharko du, lurraldea babestu eta erabiltzeko herrialdeko hirigintza arauei buruzko apirilaren 10eko 6/1987 Foru Legearen 11. artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Foru Lege hori 1987.eko apirilaren 20ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Erauzteko ihardueren kasuan, berreskurapen plan hori urriaren 15eko 2994/1982 Errege Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoari jarraikiz erredaktatuko da. Dekretu hori 1982.eko azaroaren 15eko Estatuko Boletin Ofizialean argitaratu zen.

3. Proiektu tekniko bakoitza teknikari eskudun batek izenpetu eta dagokion Lanbide Elkargoak onetsiko du. Onespena hartzetik salbuetsi eginen dira, erakunde ofizialetako edo horiei atxekitako entitateetako iharduneko teknikariek sinatutako proiektuak.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa