(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

186/1990 FORU AGINDUA

186/1990 FORU AGINDUA, azaroaren 13koa, Lehendakaritza eta Barne Kontseilariak emana, joku eta ikuskizun publikoen eta josteta ihardueren arloko fidantzak arautzen dituena.

(1990eko 150. NAOn argitaratutako testua, abenduaren 12an)

Atarikoa

Josteta Makinen gaineko Arautegia onesten duen urtarrilaren 7/1990 Foru Dekretuaren aldarrikapenak, bai eta Joku Makinetarako Arautegia onesten duen uztailaren 31ko 181/1990 Foru Dekretuarenak ere, nahitaezko egiten dute fidantzei buruzko arautegi berri bat onestea eta zehazki fidantzak abalaren bidez emateari buruzkoa.

Era berean, ekainaren 29ko 152/1989 Foru Dekretuan jasotako zezenketa ikuskizunen gaineko arauterian, ekainaren 28ko 163/1990 Foru Dekretuak hein batean aldatu zuen hartan, fidantzak banku abalaren edo kaudimen polizaren bitartez ematea jasotzen da.

Halaber, toki publikoetako ikuskizunak baimentzeko baldintzak arautzen dituen martxoaren 8ko 44/1990 Foru Dekretuak ere, baimena emateko aldezaurreko baldintza gisa, fidantzak jartzen ahal direla ezartzen du.

Arauteria errazteko eta erabilgarriago izateko, abal eredu bakarra, alegia, joku eta josteta makinekin zerikusirik duten ihardueretarako ezezik ikuskizunen baimenetarako ere balio duen abala onesten da.

Horiek horrela eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernu eta Administrazioari buruzko Foru Legeak esleitutako ahalmenak, bai eta aipatu Foru Dekretuetan xedatutakoa ere, erabiliz, agindu dut:

Lehena

Eskudirutan jarririko fidantzak Nafarroako Haziendarekin lankidetzan diren finantz entitateetan Nafar Gobernuaren izenean ireki diren kontu korronteetan sartuko dira, dirusarrera horren agiriaren kopia bat Lehendakaritza eta Barne Departamentura eraman beharko delarik.

Bigarrena

Fidantza banku abalaren edo kaudimen polizaren bidez egiten denean, hauek Ekonomia eta Hazienda Departamentuko Diruzaingo Atalean eratuko dira, gordailuaren agiriaren kopia bat Lehendakaritza eta Barne Departamentuan aurkeztu beharko delarik.

Hirugarrena

Entitate abalemailearen ahaldunek, hain zuzen ere hura behartzeko aski ahalmen duten horiexek, emanen dute abal hauendako baimena.

Ahalmen hauei buruzko askiespena, aldez aurretik eta behin batean bakarrik, Ekonomia eta Hazienda Departamentuko Idazkari Teknikoak emanen du, edo honen ordezko funtzionari batek, beti ere Zuzenbideko Lizentziatua izanez geroz.

Abalaren testuan baldintza hori bete dela aipatuko da.

Laugarrena

Abal bidez jarritako fidantza baten aurka ekin behar denean, dagokion entitate abalemaileak, Nafarroako Gobernuaren alde finantz entitatean irekitako kontu korrontean eskudirutan sartu beharko du bermatutako zenbatekoa, osorik edo dagokion partea, hamabortz eguneko epean, behar den jakinerazpena jasotzen den egunetik kontatzen hasita.

Bosgarrena

Abal aizuna aurkezten duen enpresari edo bertze norbaitek gerta daitezkeen erantzukizunen menpe egon beharko du, legeek dioten arabera.

Seigarrena

Abalaren idazketa Foru Agindu honen Eranskinean ezarritako ereduaren arabera eginen da.

Azken Xedapen Bakarra

Foru Agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Xedapen Derogatzaile Bakarra

Foru Agindu honek indarra hartzen duenean Lehendakaritza eta Barne Kontseilariak emandako ekainaren 28ko 17/1988 Foru Agindua indargabetuko da, eta orobat Foru Agindu honetan xedatutakoaren aurka den lerrun bereko edo beheragoko zernahi arau ere.

ERANSKINA. Abal eredua

..................-k, (Banketxe, Aurrezki Kutxa, Lanbide Mutualitate, Aseguru Entitate edo Elkarrenganako Bermedun Sozietateak) eta haren izenean ............. J-Ak (Ahaldunaren edo Ahaldunen izen abizenak), egintza honetan behar adina ahalmen izanik, eta ............... J-Ak (Ekonomia eta Hazienda Departamentuko Idazkari Teknikoak, edo honen ordez Zuzenbideko Lizentziatua den funtzionariak) burututako askiespenaren emaitzaren arabera, ................ (e)ko dataz, eta Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Bildumaren 525. Legeak aipatzen duen salbuespen eskubideari uko eginez,

ABALATZEN DU:

................ (abalatzen den pertsonaren edo enpresaren izena) ................ zk.dun NAN duena, Nafarroako Foru Komunitatearen aitzinean, ........... pezetako fidantza jarriz (letraz eta zenbakiz), ............... (e)ean (Bingoari buruzko Arautegian, Josteta Makinetarako Arautegian, Joku Makinetarako Arautegian, zezenketa ikuskizunei buruzko baimenaren baldintzak arautzen dituen ekainaren 28ko 163/1990 Foru dekretuan, eta toki publikoetan ikuskizunen baimenentarako baldintzak arautzen dituen martxoaren 8ko 44/1990 Foru Dekretuan) erabakitakoarekin bat eginez.

Abal honek indarra izanen du Nafarroako Gobernuak hura indargabetzeko baimena ematen ez duen bitartean.

(Igorpenaren tokia eta data)

(Sinadurak)

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa