Castellano | Euskara | Français | English
15/2004 FORU AGINDUA, OTSAILAREN 20KOA, LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE KONTSEILARIAK EMANA, OSTATU EDO KAFETEGIAK OSTATU BEREZI EDO IKUSKIZUNETARAKO KAFETEGI BILAKATU AHAL IZATEKO BAIMENAK EMATEKO PROZEDURA GARATZEN DUENA. PROZEDURA HORI IRAILAREN 23KO 202/2002 FORU DEKRETUKO HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIAN AIPATZEN DA. FORU DEKRETU HORREN BITARTEZ, ESTABLEZIMENDU, IKUSKIZUN PUBLIKO ETA JOSTETA JARDUEREN KATALOGOA ONETSI ETA ENPRESA ETA LOKALEN ERREGISTROAK ARAUTZEN DIRA
(2004ko 35. NAOn argitaratutako testua, martxoaren 22an)
Atarikoa
Irailaren 23ko 202/2002 Foru Dekretuaren bitartez, establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta jardueren katalogo berria onetsi eta enpresa eta lokalen erregistroak arautzen dira.
Katalogo berriak lehenagoko katalogoan kafetegi-ostatuak deritzen establezimendu bereziak ostatutzat eta ostatu berezitzat jotzen dira. Hori dela-eta ireki eta ixteko ordutegi ezberdinak izanen dituzte. Katalogatze honen bidez, besteak beste, ohiko ostatuen jarduera ostatutzat eta arratsean eta gauez musikaz giroturik edariak eta konbinatuak saltzen espezializaturiko kopetarako ostatuak ostatu berezitzat jo nahi dira, ireki eta ixteko ordutegiari buruz arautegi beraren arabera establezimendu batzuei "after hours" jardutea eragoztearren.
Bestetik, foru dekretu horrek ostatu bereziei eta ikuskizunetarako kafetegiei eskatzen die lokalean sartzeko baldintza tekniko batzuk bete ditzatela eta musikaz alaitu eta girotzeak eraginiko hots-maila kontrolatu, erregistratu eta murrizteko beste baldintza batzuk ere bai, betiere erabiltzaileen babesaren ikuspegitik, berezko arautegiak (ekainaren 9ko 135/1989 Foru Dekretuak) hotsa egin eta lokalak intsonorizatzeko arauturiko arloan sartu asmorik gabe.
Horregatik, lehenagoko katalogoan kafetegi-ostatu edo kafetegitzat jotzen ziren establezimenduak ostatu berezi edo ikuskizunetarako kafetegi bilakatu ahal izateko, irailaren 23ko 202/2002 Foru Dekretuak, hirugarren xedapen gehigarrian, prozedura bat sortu du. Horren arabera, Udalek, interesatuek eskaturik eta foru dekretu honetan eskatzen diren betebeharrak betetzen direla egiaztaturik, indarra hartu baino lehen jarduteko lizentziak aldatu beharko dituzte, jardueraren izena eta haren funtzionamendua katalogo berriko definizioetara egokitu eta Enpresa eta Lokalen Erregistroan inskribatu ahal izateko.
Lizentziak aldatzeko prozedura erabiltzean sortu diren arazoak ikusirik, kasu batzuetan arauaren helburutik urrun zeuden interpretazioak direla eta, komeni da foru dekretu hartako azken xedapenetariko lehenbizikoak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, foru agindu baten bidez, garatzeko arauak eman ditzadala, jarduera haiek aldatzeko aplikatzekoak diren irizpideak parekatu eta, azken batean, arlo horretan behar den segurtasun juridikoa bermatzearren.
Horregatik, foru agindu honek bermatzen du ostatu berezirako edo ikuskizunetarako kafetegirako lizentzien aldaketarako bi baldintza eskatuko direla, batetik hots-eta dardarei buruzko ekainaren 8ko 136/1989 Foru Dekretuaren betebeharrak betetzea eta, bestetik, irailaren 23ko 202/2002 Foru Dekretuko 7. eta 8. artikuluetan eta hirugarren xedapen gehigarrian eskatzen diren betebeharrak betetzea, funtsean honako hauek: 1) lokalak ostatu, kafetegi-ostatu edo kafetegia irekitzeko lizentzia edukitzea hark indarra hartzean; 2) lokalak atari itxi bat, hotsak zurgatzen dituena, eta automatikoki ixten den ate bikoitza edukitzea, eta 3) lokalak hotsen presioaren kontrolagailu bat ezarririk edukitzea, musikaz girotu edo alaitzeak sorturiko hotsak murriztu edo/eta erregistratzeko modukoa.
Beraz, bi arautegiak batera betetzean, establezimenduak, jarduera sailkatuen espedienteetan 65 dBAko edo hortik goitiko hots-bakartze gordina kreditaturik badaukate edo ziurtagiri tekniko eskudun baten bidez hots-bakartze maila kreditatzen badute, Udalak haien lizentziak aldatu ondoren, barnealdea musikaz girotu edo alaituta gehienez ere 90 dBAko hots-mailarekin aritzen ahalko dira.
Hala ere, hirugarren xedapen gehigarriko 7. eta 8. artikuluetan eskatzen diren betebeharrak beterik ere, hots-emisioko gehieneko mailan aritu ahal izateko behar den intsonorizazio maila ez badute, ostatu berezi edo ikuskizunetarako kafetegi bihurtzeko lizentzia aldatuak, musikaz sorturiko hots-maila murrizturik, emanen dituzte udalek, lokaleko hots-bakartze gordina kontuan hartuz, ekainaren 8ko Foru Dekretuaren arabera. Horren bidez hotsak edo dardarak egiteagatik pertsonei eragozpenak egiten ahal dizkieten jarduerek bete beharreko baldintza teknikoak ezarri ziren.
Horrenbestez, Toki Araubideko Foru Batzordeak adostasun txostena eginik, eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, agindu dut:
1. artikulua. Xedea.
Foru agindu honen xedea da ostatu berezi edo ikuskizunetarako kafetegi bihurtzeko lizentziak aldatzeko prozedura garatzea. Prozedura hori 202/2002 Foru Dekretuko hirugarren xedapen gehigarrian xedatzen da. Horren bidez establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta jardueren katalogoa onetsi eta Enpresa eta Lokalen Erregistroak arautu ziren.
2. artikulua. Definizioak.
1. Irailaren 23ko 202/2002 Foru Dekretuko 7. artikuluari dagokionez, "barnealdeko hots-maila" dBAtan neurturiko hots-maila izanen da, lokala musikaz girotu edo alaitzeak sortzen duena, foru dekretu hartako 2. artikuluko a) eta b) ataletan ezarririko definizioen arabera.
2. Ondorio administratiboetarako, irailaren 23ko 202/2002 Foru Dekretuak indarra hartzean, jardun edo/eta irekitzeko lizentzia duten establezimenduak, lizentzia horren babesean haien jarduera nagusia lokalean berean edateko edariak saltzea bada, ostatutzat joko dira, lizentziak ostatu berezi edo ikuskizunetarako kafetegi bihurtzeko aldatu ezik. Hori dena izen komertzialak erabiltzeko aukera ukatu gabe, hala nola: garagardotegiak, xanpaindegiak, wiskitegiak, tabernak, klubak, Ameriketako modurako barrak eta abar.
3. artikulua. Lizentzia aldatzeko betebeharrak.
1. Ostatu berezi bilakatzen ahalko dira betebehar hauek betetzen dituzten establezimenduak:
a) Ostatu, ostatu-kafetegi edo kafetegi gisa irekitzeko lizentzia edukitzea irailaren 23ko 202/2002 Foru Dekretuak indarra hartzean.
b) Departamentu edo atari itxi bat edukitzea, hotsak zurgatzen dituena, eta jendea sartzeko ate bikoitz bat, itxitura automatikoa barne.
c) Musikazko girotzea besterik ez daukaten lokalek hots-presioaren kontrolagailu bat edukitzea, uneoro barnealderako ezarririko gehieneko hots-maila murrizteko berme dena, baita musika tresnak sortzen duten hots-emisioaren maila erregistratzea.
Musikazko alaitzea ere duten lokaletan hots-presioaren kontrolagailuaz gain mikrofono erregistratzaile bat eta lokalaren barneko aldeko hots-maila adierazten duen pantaila grafiko bat ere paratu beharko dira.
d) Agertokirik edo dantzalekurik ez edukitzea.
) eta b) ataletan ezarririko betebeharrak ez ezik hauek ere betetzen dituzten establezimenduak ikuskizunetarako kafetegitzat jotzen ahalko dira:
a) Hots-presioaren kontrolagailu bat edukitzea, uneoro barnealderako ezarririko gehieneko hots-maila murrizteko berme dena, baita musika ekipoak sortzen duten hots-emisioaren maila erregistratzea. hots-presioaren kontrolagailuaz gain mikrofono erregistratzaile bat eta lokalaren barneko aldeko hots-maila adierazten duen pantaila grafiko bat ere paratu beharko dira.
b) Jendearendako mahai-aulkiak edukitzea.
c) Agertokia eta jantzi gela edukitzea.
d) Jendearendako gutxienez ere karratu erabilgarri edukitzea. Horretarako ez da kontuan hartuko barrak, komunek, biltegiek, agertokiak eta jantzi gelak hartzen duten eremua.
e) Dantzalekurik ez edukitzea.
4. artikulua. Prozedura.
1. Aurreko artikuluan aipatzen diren establezimenduen titularrek, ostatu berezi edo ikuskizunetarako kafetegi bihurtzeko lizentzia eskuratu nahi badute, kasuan kasuko Udalari eskatu eta foru agindu honetako I. eranskinean ageri den ereduaren araberako eskabidea bete beharko dute.
2. Lizentzia aldatzeko eskabidearekin honako agiriak aurkeztu beharko dira:
a) Pertsona fisikoa izanez gero, eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia eta, pertsona juridikoa izanez gero, sozietatea osatzeko eskrituraren fotokopia.
b) Beste pertsona fisiko edo juridiko baten izenean arituz gero, ordezkaritza frogatzen duten agiriak.
c) Jardun edo/eta irekitzeko eman zaizkion lizentzien kopia.
d) Lokaleko gaurko egoerako planoa, 1:50 eskalakoa, non haren eremua, banaketa, atari itxia eta, musikazko alaitzea duten lokaletan bakarrik, mikrofono erregistratzailearen eta pantaila grafikoaren kokagunea agertuko baitira.
e) Musika ekipoaren paratzaileak izenpeturiko ziurtagiria, musika ekipoaren hots-presioaren kontrolagailua paratu eta abian jarri dela frogatzen duena eta lokalaren barnealderako baimendu den gehieneko hots-maila ez gainditzeko berme dena, foru agindu honetako II. eranskineko ereduaren arabera.
f) Ziurtagiria, teknikari eskudunak izenpetua eta bisatua, lokala egin asmo den jarduera egiteko egoki dela frogatzen duena, foru agindu honetako III. eranskineko ereduaren arabera.
3. Kasuan kasuko Udalaren agirien arabera intsonorizazio baldintzak kreditaturik dauzkaten lokalek ez dute aurreko ataleko f) letran aipatzen den ziurtagiria aurkeztu beharrik.
4. Alkateak, aurkezturiko agiriak ikusirik eta behar dena egiaztatu ondoren, 3. artikuluan aipatzen diren betebeharrak betetzen direla frogatzen denean lizentzia aldatzeko ebazpena emanen du.
Lizentzia aldatzeko Udalari eskaturik ere, honek hilabeteko epean erantzunik eman ez badu, ulertuko da lizentziaren aldaketa onartu dela, Administrazioaren isiltasuna dela-eta.
5. artikulua. Barnealdeko gehieneko hots-mailaren finkatzea.
1. Lizentziak aldatzen dituzten establezimenduen barnealdeko gehieneko hots-maila zehaztuko dute Udalek, lokaleko hots-bakartze gordina eta ekainaren 8ko 135/1989 Foru Dekretuaren betebeharrak kontuan hartuz. Horren bidez hotsak edo dardarak egiteagatik pertsonei eragozpenak egiten ahal dizkieten jarduerek bete beharreko baldintzak ezarri ziren.
2. Barnealdeko gehieneko hots-maila ez da behin ere 90 dBAtik goitikoa izanen.
6. artikulua. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari jakinaraztea.
1. Aurreko artikuluetan esan bezala, lizentzia aldatu ondoren, dela espresuki dela Administrazioa isiltzeagatik, Udalek lokaleko fitxa berria igorriko dute Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentura. Horretan zer aldaketa egin den adieraziko da. Harekin batera, emaniko ebazpenaren kopia bat igorriko da, non barnealderako baimenduriko gehieneko hots-maila azalduko baita.
2. Lizentzia bat Administrazioaren isiltasunagatik aldatuz gero, kasuan kasuko udalak aurreko atalean aipatzen diren agiriak igor ez baditza, interesatua baliatzen ahalko da lizentzia-aldaketa horretaz Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Enpresa eta Lokalen Erregistro Orokorrean, betiere aldaketa hori zuzenbidean onarturiko edozein frogaren bidez froga badeza.
Azken Xedapena
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
I. ERANSKINA. Eskabide eredua
.........................................................(e)ko Udalak
Izen-deiturak: .............................., N.A.N.: ....................., bizilekua: ..................., kalea: ................., zenbakia: ................,
Bere izenean.
......................... ordeztuz, .......... IFZ/IFK duena, telefonoa: ........., faxa: .........., e-mail: ...............
Honako hau azaltzen du:
........................... deritzon establezimenduak, .............................. kaleko ...... zenbakian dagoenak, ................ herrian, gaur egun ......... jardueran aritzeko lizentzia du. Lizentzia ....................(e)k eman zion, ....................(e)ko ebazpenaren bidez.
Eskatzaileak, bere erantzukizunpean, adierazten du eman dituen datu pertsonalak eta agiriak egiazkoak direla, gibelaldean dioenaren arabera.
Establezimenduen, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren katalogoa onetsi eta enpresa eta lokalen erregistroak arautzen dituen irailaren 23ko 202/2002 Foru Dekretuko hirugarren xedapen gehigarrian eta hura garatzeko Lehendakaritza, Justizia eta Barne lehendakariak eman ......../......... Foru Aginduan xedaturikoaren arabera.
Eskatzen du:
Irailaren 23ko 202/2002 Foru Dekretuan katalogaturiko jardueran aritzeko lizentzia aldatu dakiola, honelaxe:
Ostatu berezia.
Ikuskizunetarako kafetegia.
...............(e)n, 200..(e)ko ............aren .......(e)an.
(Izenpea)
(Aipatzen den gibelaldea)
Hona hemen aurkezten dituen agiriak:
-Eskatzailearen N.A.N.aren fotokopia (pertsona fisikoa izanez gero).
-Sozietatea osatzeko eskrituraren fotokopia, eskatzailea pertsona juridikoa izanez gero.
-Beste pertsona fisiko edo juridiko baten izenean arituz gero, ordezkaritza frogatzen duten agiriak.
-Jardun edo/eta irekitzeko eman zaizkion lizentzien kopia.
-Lokaleko gaurko egoerako planoa, 1:50 eskalakoa, non haren eremua, banaketa, atari itxia eta, hala bada, mikrofono erregistratzailearen eta pantaila grafikoaren kokagunea agertuko baitira.
-Ziurtagiria, teknikari eskudunak izenpetua eta bisatua, lokala egin asmo den jarduera egiteko gai dela frogatzen duena, lizentziak aldatzeko ezarririko ereduaren arabera (salbu eta Herriko Etxeko agirien arabera, intsonorizazio baldintzak kredituak badauzkate).
-Musika ekipoaren paratzaileak izenpeturiko ziurtagiria.
-Ikuskizun Publiko eta Josteta Jardueretarako Enpresa eta Lokalen Erregistrorako lokaleko fitxa berria.
II. ERANSKINA. Musika ekipoa paratu duen teknikariaren ziurtagiriaren eredua
......................................... (ziurtagiria luzatzen duen teknikariaren izen-deiturak eman).
.............. jaun/andreak, ................ deritzon eta .............. herrian ................... kalean, ....... zenbakian dagoen establezimenduaren titularrak, kontratatu nau, hots-presioaren kontrolagailua paratzeko, Establezimenduen, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren katalogoa onetsi eta enpresa eta lokalen erregistroak arautzen dituen irailaren 23ko 202/2002 Foru Dekretuak ezarririko baldintzetan, lizentzia aldatu eta .................. jarduera (ostatu berezia edo ikuskizunetarako kafetegia) egin ahal izateko.
......../......... Foru Aginduan eskaturiko baldintzen arabera behar dena egiaztatu ondoren, irailaren 23ko 202/2002 Foru Dekretuan xedaturikoari dagokionez,
Ziurtatzen dut:
1. Lokalak hots-presioaren kontrolagailua daukala, ........ markakoa, .......... eredukoa, ............ sailekoa, musika ekipoak barnealdean sortzen duen gehieneko hots-maila zurgatzeko berme dena.
2. Lokalak hots-emisioaren erregistragailua daukala, ......... markakoa, .......... eredukoa, ............ sailekoa, musika ekipoak azken bi hilabeteetan izaniko erregistroak biltzeko gai dena.
3. Barnealdeko hots-maila neurtuta, maila birberberatuan eta batezbeste minutu batean, musika ekipoak piztuta zeudela eta gehieneko potentziarekin, emaitza hauek lortu direla: ............. Hauek bat datoz erregistragailuan irarri direnekin.
4. Lokalak mikrofono erregistratzailea eta lokalaren barnealdeko hots-maila adierazten duen pantaila grafikoa, talde aritzaile edo alaitzailearendako ikusgai, dituela. (Zuzeneko musikazko alaitze edo ekitaldiak dituen lokalak izanez gero).
Horregatik guztiagatik, ziurtatzen dut lokalak paraturik eta abian daukala hots-presioaren kontrolagailu bat, uneoro .......... dBAtik beheitiko hots-mailarako berme dena, eta musikazko girotzeak (edo/eta musikazko alaitzeak, hala izanez gero) sorturiko hots-mailen erregistragailura bat ere bai.
.............(e)n, 200...(e)ko .............aren ......(e)an.
(Eguna eta izenpea)
III. ERANSKINA. Ziurtapen teknikoaren eredua
......................................... (ziurtagiria luzatzen duen teknikariaren izen-deiturak, helbidea, telefonoa, bazkide zenbakia eta Lanbide Elkargoa eman).
............ jaun/andreak, ................ deritzon eta ............ herrian, ................... kalean, ....... zenbakian dagoen establezimenduaren titularrak, kontratatu nau, lokal horrek Establezimenduen, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren katalogoa onetsi eta enpresa eta lokalen erregistroak arautzen dituen irailaren 23ko 202/2002 Foru Dekretuak ezarririko baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko, ..................... jarduera (ostatu berezia edo ikuskizunetarako kafetegia) egin ahal izateko.
......../......... Foru Aginduan eskaturiko baldintzen arabera lokala begiratu ondoren, irailaren 23ko 202/2002 Foru Dekretuan xedaturikoari dagokionez,
Ziurtatzen dut:
1. Lokalak atari itxi bat daukala, hotsen aldetik ezaugarri hauek dituena: ............... (zehatz-mehatz adierazi) eta automatikoki ixteko ate bikoitz bat ere bai.
2. Lokalak erregelamendu bidez eskaturiko intsonorizazio baldintzak betetzen dituela, ............ dBAtik beheitiko hots-mailaz jardun ahal izateko, lokaleko hots-bakartze gordineko mailaren neurketaren arabera, gehien ukitzen duen etxebizitzatik neurturik.
3. Lokalak ez daukala agertokirik edo dantzalekurik. (Ostatu berezia izanez gero).
4. Lokalak gutxienez ere karratu erabilgarri dituela jendearendako, agertokiaz, jantzi gelaz eta jendearendako mahai-aulkiez gain. Lokalak ez daukala dantzalekurik. (Ikuskizunetarako kafetegia izanez gero).
Horregatik guztiagatik, ziurtatzen dut lokala eta haren instalazioak gai direla ............................. (ostatu berezia edo ikuskizunetarako kafetegia) jarduerarako, barnealdean gehienez ere ............ dBAko izan arte, ekainaren 8ko 135/1989 Foru Dekretuak eta irailaren 23ko 202/2002 Foru Dekretuak eskaturikoaren arabera.
.............(e)n, 200...(e)ko ...........aren ........(e)an.
(Eguna eta izenpea)