Castellano | Euskara | Français | English
(2012ko 47. NAOn argitaratutako testua, martxoaren 7an)
Atarikoa
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko lan arloko Salak berriki ezarritako doktrinaren arabera, aldizka edo zikloka, edo homogeneotasuna duten aldietan, gertatzen diren lan beharretarako kontratazioei dagozkien lanpostuak, errentaren kanpainakoak esate baterako, lanaldi partzialekoak dira, lan araubidekoak (aldizkako langile finkoak). Horregatik, errentaren kanpainari arreta emateko, beharrezkoa da kanpainarako behar diren erdi mailako tituludunen eta administrari laguntzaileen lanpostu hutsak sortzea.
Gainera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko. Kontu-hartzailetzak aldeko txostena eman du.
Horrenbestez, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko otsailaren 29ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat, dekretatu dut:
1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.
Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan aldaketa hauek egin dira:
Bat.-Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan.
-Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentua:
Bi.-Ondotik adierazten diren lanpostuak sortu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan.
-Ekonomia eta Ogasun Departamentua:
-Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentua:
Azken xedapenetan lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.
Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatu eta betetzeko behar diren xedapenak eman ditzan.
Azken xedapenetan bigarrena. Indarra hartzea.
Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.