(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Lehendakaritza :
    • Erregistro Orokorra :
      • 31/2000 Foru Agindua, martxoaren 13koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Agiriak Erregistratzeko Datu Basea izeneko fitxategi informatizatua sortzen duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

31/2000 Foru Agindua, martxoaren 13koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Agiriak Erregistratzeko Datu Basea izeneko fitxategi informatizatua sortzen duena

 

(2000ko 42. NAOn argitaratutako testua, apirilaren 5ean)

Atarikoa

Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoen menpeko datu pertsonalen fitxategi informatizatuak arautu ziren.

Beharrezkotzat jo da Agiriak Erregistratzeko Datu Basea izeneko fitxategia sortzea uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuan ageri ez delako, bai eta hori erregulatzea Datuak Babesteko Agentziak horri buruz eginiko eskaerari erantzunez.

Bestalde, 143/1994 Foru Dekretuaren 2. artikuluak adierazten duenez, "dauden fitxategien ezaugarrien aldaketa, deuseztapena edo beste batzuen sorrera Foru Agindu bidez eginen da, fitxategiaren ardura duen unitatea zein Departamenturen menpe dagoen edota zeini atxikia, Departamentu horretako kontseilariak eman beharko duelarik".

Horrenbestez, Informazioaren Antolaketa eta Plangintzaren Zerbitzuaren txostena ikusirik, agindu dut:

Lehena

143/1994 Foru Dekretuaren 2. artikuluan xedatutakoa betez, Agiriak Erregistratzeko Datu Basea izeneko fitxategi informatizatua sortzea.

a) Fitxategiaren xedea eta aurreikusitako erabilerak.

Pertsonei buruzko informazioa bildu eta gaurkotzea, Foru Komunitateko Administrazioaren organoak haiekin harremanetan jar ahal daitezen. Nafarroako Gobernuaren agirien erregistroaren eta espedienteen jarraipenaren aplikazioan erabiliko da.

b) Ukitutako pertsona edo taldeak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin harremanak dituzten pertsona guztiak.

c) Datuak biltzeko prozedura:

Hasiera batean datu baseak Ekonomi eta Ogasun Departamentuak emanen dizkion pertsona izen guztiak bilduko ditu, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 6. artikuluko 2. idatz-zatia kontuan hartuz. Haietaz datu hauek ditu: NAN, IFZ edo IFK, izen-deiturak edo sozietatearen izena, helbidea, telefonoa eta faxa. Gero bilduz joanen dira Nafarroako Gobernuko edozein erregistrotan agiriak aurkezten dituzten pertsonen datuak, basean ageri ez badira.

d) Oinarrizko egitura eta fitxategian sartutako datu pertsonalak.

Identifikazio datuak:

-NAN/IFZ/IFK.

-Izen-deiturak edo sozietatearen izena.

-Helbideak.

-Telefonoa.

-Faxa.

e) Datu pertsonalak lagatzea.

Basea sortu da Nafarroako Gobernuko agirien erregistroaren eta espedienteen jarraipenaren aplikazioan bakar-bakarrik erabiltzeko. Geroan, beste entitate batzuei utzi nahiko balitzaizkie, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 11. artikuluari jarraituz utziko litzaizkieke.

f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa: Erregistro Orokorreko Bulegoa.

g) Fitxategian sartu eta datuak zuzendu eta deuseztatzeko eskubideak erabiltzeko Unitatea: Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 14. eta 15. artikuluei jarraituz, fitxategian sartu eta datuak zuzendu eta deuseztatzeko eskubideak Nafarroako Gobernuko edozein erregistrotan erabiltzen ahalko dira.

Bigarrena

Foru Agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena

Foru Agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hura jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Laugarrena

Foru Agindu hau igortzea Informazio Antolamendu eta Sistemen Zuzendaritza Nagusira, Barne Araubideko Zerbitzuko Erregistro Orokorreko Bulegora eta Datuak Babesteko Erregistro Orokorrera, behar diren ondorioetarako.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa