(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Lehendakaritza :
    • Erregistro Orokorra :
      • 5/2004 Foru Agindua, otsailaren 16koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Justizia Zuzendaritza Nagusiko Erregistro Orokorraren bulegoan Erregistro Lagungarri bat sortzen duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

5/2004 Foru Agindua, otsailaren 16koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Justizia Zuzendaritza Nagusiko Erregistro Orokorraren bulegoan Erregistro Lagungarri bat sortzen duena

 

(2004ko 28. NAOn argitaratutako testua, martxoaren  5ean)

Atarikoa

Justizia Zuzendaritza Nagusiak eskatu du, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorraren antolamendua eta funtzionamendua arautzen dituen ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoaren babesean, Erregistro Orokorraren bulegoan Erregistro Lagungarri bat sortzea, Justiziako Zerbitzu Juridiko Administratiboari atxikia, dokumentu sartu-atera handia sortu baita zuzendaritza nagusi horretan, bete behar dituen eginkizunak direla eta.

Aipatu 3. artikuluak ezartzen du, herritarrentzat idazki eta mezuak aurkeztea eta haien irteera errazagoa izan dadin, Nafarroako Gobernuko departamentuek erregistro osagarriak ezartzen ahal dituztela beren antolaketaren barnean eta beren ardurapean, gaien kopuru handiak eta haien tankerak beharrezkoa egiten badu. Betiere, erregistro osagarriak sortuz gero, idazpena behar duten agirien sarrera-irteeren denborazko ordena bermatu beharko da, baita erregistro bakarraren sisteman informatika bidez sartuta egotea ere.

Horrenbestez, egindako eskaerari buruz Gobernuaren Idazkaritza Zerbitzuak emandako adostasun-txostena ikusirik, eta, Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36. artikuluak emandako eskurantzak erabiliz, agindu dut:

Lehena

Justizia Zuzendaritza Nagusiko Erregistro Orokorraren bulegoan Erregistro Lagungarri bat sortzea, Justiziako Zerbitzu Juridiko Administratiboari atxikia eta erregistro bakarraren sisteman sartua, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorraren antolamendua eta funtzionamendua arautzen dituen ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Bigarrena

Foru agindu hau jakinaraztea Justizia Zuzendaritza Nagusiari, Gobernuaren Idazkaritza Zerbitzuari, Lehendakaritza Justizia eta Barne Departamentuko Idazkaritza Teknikoari eta Argibide eta Erregistro Bulegoari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa