Castellano | Euskara | Français | English
(2005eko 91. NAOn argitaratutako testua, abuztuaren 1ean)
Atarikoa
Nafarroako Administrazio Auzitegiak, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorraren antolamendua eta funtzionamendua arautzen dituen ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoaren babesean, Erregistro Orokorraren bulegoan Erregistro Lagungarri bat sor dadila eskatu du, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Idazkaritzaren menpeko erregistroa, dokumentu sartu-atera handia sortu baita aipatu auzitegian, bete behar dituen eginkizunak direla eta.
Aipatu 3. artikuluak ezartzen du, herritarrentzat idazki eta mezuak aurkeztea eta haien irteera errazagoa izan dadin, Nafarroako Gobernuko departamentuek erregistro osagarriak ezartzen ahal dituztela beren antolaketaren barnean eta beren ardurapean, gaien kopuru handiak eta haien tankerak beharrezkoa dela erakusten dutenean. Bestetik, erregistro osagarriak sortuz gero, idazpena behar duten agirien sarrera-irteeren denborazko ordena bermatu beharko da, baita erregistro bakarraren sisteman informatika bidez sartuta egotea ere.
Ondorioz, ikusirik Nafarroako Administrazio Auzitegiaren eskaera eta Gobernuaren Idazkaritza Zerbitzuak emandako adostasun-txostena, eta Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak esleitzen dizkidan ahalmenez baliatuz, agindu dut:
Lehena
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Erregistro Orokorraren bulegoan Erregistro Lagungarri bat sortzea, haren Idazkaritzaren menpekoa eta erregistro bakarraren sisteman sartua, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorraren antolamendua eta funtzionamendua arautzen dituen ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera.
Bigarrena
Foru agindu honen berri ematea Nafarroako Administrazio Auzitegiari, Gobernuaren Idazkaritza Zerbitzuari, Lehendakaritza Justizia eta Barne Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Argibide eta Erregistro Bulegoari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.