Castellano | Euskara | Français | English
(2014ko 223. NAOn argitaratutako testua, azaroaren 13an)
Atarikoa
Gizarte Politiketako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak eta Familiako eta Haur eta Nerabeentzako Arretako Zuzendariordetzak, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorraren antolamendua eta jardunbidea arautzen dituen ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoaren babesean, Erregistro Orokorraren bulegoko erregistro lagungarri bat sortzeko eskatu dute aipatu Zuzendariordetzan (Abejeras, 5 bis, 7 eta 9, Iruña).
Bi arrazoi daude eskaera horretarako: alde batetik, aipatu administrazio unitateak esleiturik dituen eginkizunak betetzeko dokumentuen sarrera-irteerak ugari direlako, eta, bestetik, Familiako eta Haur eta Nerabeentzako Arretako Zuzendariordetza oso urrun kokatuta dagoelako Gizarte Politiketako Departamentuko Erregistro Orokorraren bulegotik.
Ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuaren 3. artikuluak ezartzen du herritarrek idazki eta komunikazioak aurkeztu ahal izateko eta Administrazioak ere halakoak bidali ahal izateko, Nafarroako Gobernuko departamentuek zilegi izanen dutela beren antolamenduan Erregistro Orokorraren bulegoko erregistro lagungarriak ezartzea, Erregistro Orokorraren mendean, eginkizunen handiagatik edo nolakotasunagatik hala behar denean. Orobat, xedatzen du erregistro lagungarriek bermatu eginen dutela idazpena egiten zaien dokumentuak jaso eta bidaltzeko denbora hurrenkera, baita informatikaz erregistro bakarraren sisteman integraturik egotea ere.
Horrenbestez, ikusirik Gizarte Politiketako Departamentuak egindako eskaera eta Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzuaren aldeko txostena, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak emandako ahalmenak erabiliz, agindu dut:
1. Erregistro Orokorraren bulegoko erregistro lagungarria ezartzea Gizarte Politiketako Departamentuko Familiako eta Haur eta Nerabeentzako Arretako Zuzendariordetzan (Abejeras kalea, 5 bis, 7 eta 9, Iruña). Erregistro lagungarri hori erregistro bakarraren sistema informatikoan sartuko da, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan ezarri bezala.
2. Foru agindu honek 2014ko azaroaren 3an izanen ditu ondorioak.
3. Foru agindu hau Familiako eta Haur eta Nerabeentzako Arretako Zuzendariordetzari, Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzuari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Gizarte Politiketako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari jakinaraztea, baita Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Argibide eta Erregistro Bulegoari ere.
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.