(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Industria eta energia :
    • Industria lurzorua :
      • 6/1997 Foru Legea, apirilaren 28koa, Nafarroako Gobernuari baimena ematen diona industri lurzorua sustatzeko asmoz eratzen den sozietateari industrialdeetako lurrak emateko eta sozietate horri zenbait zerga onura ematen dizkiona

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

6/1997 Foru Legea, apirilaren 28koa, Nafarroako Gobernuari baimena ematen diona industri lurzorua sustatzeko asmoz eratzen den sozietateari industrialdeetako lurrak emateko eta sozietate horri zenbait zerga onura ematen dizkiona

(Testu bateratua. Jatorrizkoa 1997ko 56. NAOn argitaratua, maiatzaren 9an. Aldaketak: 35/2003 Foru Legea, abenduaren 30ekoa)

Zioen azalpena

Nafarroako egitura ekonomikoan industri sektoreak duen garrantzia kontuan harturik, oso beharrezkoa da sektore hori sustatu eta finkatzeko behar diren azpiegiturak sortzea, Foru Komunitatearen garapen iraunkor eta lurralde guztietan orekatua lortzeko helburu orokorraren barruan. Horretarako, garrantzizkoa da enpresak ezartzeko industri lurzoru eskuragarria, behar bezala banatu eta hornitua izatea.

Behar horri erantzun nahian, Nafarroako Gobernuak Foru Komunitatearen kapital publikoa izanen duen sozietate bat eratzeko beharra ikusi du, izan ere, aterabide horrek, lurzoru industrialaren arloan Nafarroan sustatu gogo den politika garatu eta gauzatzeko baliabide bizkor eta eraginkorra izateaz gain, politika horren finantzazioan interesaturiko finantza entitateek ekarritako baliabide pribatuak sartzeko bide emanen baitu, baina beti ere sozietatearen kapitalaren gehiena Foru Komunitatearen ekarpena izanen da.

Kontuan harturik, eratu gogo den sozietate horretan Nafarroako Gobernuak izanen duen partehartze zuzena lursailen ekarpenetan oinarrituko dela, hau da, Gobernuak berak sustaturiko industrialdeetan kokaturik egon eta haren titulartasuna duen lur urbanizatu zein urbanizatugabeak ekarriz, eta horien balioak Nafarroako Ondareari buruzko Foru Legearen 11.2 artikuluan aipatzen den muga (200 milioi pezeta) dezente gainditu dezakeela, manu horretan adierazitakoari jarraikiz, ondasun horiek sozietatearen esku utzi ahal izateko, beharrezkoa da Nafarroako Parlamentuaren baimena izatea.

Gainera, Sozietatearen helburuak ikusirik, bidezkoa da hari zenbait zerga onura eskaintzea, bai Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergan, bai Sozietateen gaineko Zergan.

Artikulu bakarra

Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio industri lurzorua sustatzeko asmoz kapital publikoarekin eratuko den sozietatearen kapitalaren barruan sartzeko, berak sustaturiko industrialdeetan kokaturik egonda, Gobernuaren titulartasuna duten lursail urbanizatuak zein urbanizatugabeak, den-denak edo bakar batzuk.

Ekarpen horren balorazioa egiteko, kasuan-kasuan aplikagarri den merkataritzako legerian ezarritakoari jarraikiko zaio.

Xedapen Gehigarri Bakarra

Industria- eta egoitza- lurzoruaren sustapenerako "Navarra de Suelo Industrial S.A." (NASUINSA) sozietate publikoak honako onura fiskal hauek izanen ditu:

a) Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga.

-Kapitala eratu eta gehitzeko eragiketen kuotaren 100eko 99ko murrizketa, eta gauza bera bere xedeak betetzeko egiten dituen mailegu-jaulkipeneko eragiketen kasuan.

-100eko 95ko murrizketa egitea industrialdeak eta bizileku eremuak eta bestelako erabileretarakoak, ekipamendu eta merkataritzakoak barne, egiteko lurzorua erosteko eragiketen gaineko zergan, hor sarturik gero saltzeko behar diren aldez aurreko banantzeak.

b) Sozietateen gaineko zergan: 100eko 99ko hobaria, industrialde eta bizileku eremuetan eta bestelako erabileretarakoetan -ekipamendu eta merkataritzakoak barne- lurzorua besterentzetik sortutako etekinena, berak sustatzen duenean eta eskuratutako zenbatekoa sustapen publikoko industria- eta bizileku-lurzorua sustatzeko berrinbertitzen bada besterentzearen datatik bost urteko epean."

Azken Xedapen Bakarra

Foru Lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa