Descárgate la app
Nafarroako Gobernuko zortzi zuzendari nagusi berri izendatu dira
2019ko abuztuaren 21a
Nafarroako Gobernuko zortzi zuzendari nagusi berri izendatu dira
Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onetsi du, sei departamentuei dagozkien zortzi zuzendari nagusien izendapena.
Izaskun Abril Olaetxea Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren baitan Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia izanen da.
Eskubide Sozialetako Departamentuan izendapen berriak ondorengoak dira: Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren arduradun Andrés Carbonero Martínez, eta Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren zuzendari nagusi Luis Campos Iturralde. Departamentu berean gainera, Inés Francés Román Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaile gisa berretsi dute.
Osasun Departamentuaren baitan Carlos Artundo Purroy Osasun zuzendari nagusi izendatu dute.
Mikel Irujo Amezaga, bere aldetik, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusia izanen da, eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren baitan Ana Jesús Burusco Juandeaburre Unibertsitateko zuzendari nagusi izendatu dute.
Azkenik, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren baitan Landa Garapeneko zuzendari nagusia Fernando Santafé Aranda izanen da.
Beste izendapenak
Halaber, Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onetsi du, Exekutiboaren ordezkari gisa Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren (NEKP) Administrazio Kontseiluan parte hartuko duten pertsonak proposatzea.
María Chivite Lehendakaria organoko burua izanen da. Berarekin batera, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari Elma Saiz eta Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilari Manu Ayerdi izanen dira.
Foru Exekutiboari izendatzea dagokion Administrazio Kontseiluko kideen herena osatzen dute pertsona horiek, NEKP sortzeari buruzko ekainaren 18ko 8/2009 Foru Legearekin bat etorriz. Beste herenak Nafarroako Parlamentuak aukeratzen du eta beste heren bat ospe handiko profesional independenteen artean izendatzen da.
Bestetik, Gobernuak ondorengo izendapenak ere onetsi ditu: Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Segurtasun Politiken Garapeneko Zerbitzuko zuzendaria Aitziber Juaniz Moriones izanen da eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Idazkari teknikoa Juan Jesús Jaurrieta Galdiano.
Gainera, Nafarroako Desjabetzeko Epaimahaiko presidente Fermín Muñoz Muñoz izendatu dute.