Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusia, Mikel Irujo Amezaga

Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusia
Mikel Irujo Amezaga
Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusia, Mikel Irujo Amezaga
Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusia, Mikel Irujo Amezaga

Caracasen jaio zen (Venezuela),1972an. Hiru seme-alaba ditu.

EHUko Europako Zuzenbideko doktore da, bai eta Nafarroako Unibertsitateko Zuzenbideko lizentziaduna (1995) ere; Europako politikari buruzko ikasketa espezializatuen graduondokoa egina du (Saint Louiseko Unibertsitatea eta Bruselako Unibertsitate Librea, 2002), eta UHUNeko Europar Batasuneko Zuzenbidearen arloko Ikasketa Aurreratuen Diploma jaso zuen 2004an.

Euskalduna da, ingelesez oso ongi daki, eta frantses maila altua du.

1996an Aranzadi argitaletxean hasi zen lanean analista juridiko gisa. 1999tik 2002ra, eszedentzia hartu eta Bruselara joan zen Europako Parlamentuan aholkulari lanak egitera. Handik itzuli zenean Thomson Reuters Aranzadi argitaletxean hasi zen lanean berriz.

Geroago, 2007-2009 urteetan, Eusko Alkartasunaren diputatua izan zen Europako Parlamentuan, eta parte hartu zuen Hezkuntza eta Kultura Batzordean eta Garapenerako Lankidetzaren Batzordean, bai eta Parlamentuko ACP Biltzarrean ere (Afrika, Karibe eta Pazifikoa).

2009an, Thomson Reuters Aranzadira itzuli zelarik, bere ekimenez sortu zen enpresa horretan EBko Lizitazioen Unitatea, Europako Batzordearen, Europako Parlamentuaren, Erregioen Batzordearen, Munduko Bankuaren eta Luxenburgoko Argitalpen Bulegoaren zenbait proiekturen esleipena hartu zuena (14).

Eurobaskeko Biltzarreko kidea da (Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua), eta Europako Aliantza Librearen lehendakariordea izan zen.

Europako zuzenbideari buruzko zenbait lanen egilea da, eta beste zenbaitetan hartu du parte (monografiak eta artikuluak), besteak beste: "Panorámica actual de la comitología" (Aranzadi, 2003), "El coste de la no Europa" (2008) edo "Basque political system" (Renoko Unibertsitatea, 2012).

2015-19ko legealdian, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren baitan, Nafarroako Gobernuaren Bruselako ordezkaria izan da eta 2016 eta 2019 urteen bitartean, Nafarroa ordezkatu du Europar Batasuneko Eskualdeetako Lantaldean.

2019ko abuztuan, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren baitan, Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusi izendatu dute.