Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren zuzendari nagusia, Luis Campos Iturralde

Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren zuzendari nagusia
Luis Campos Iturralde
Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren zuzendari nagusia, Luis Campos Iturralde
Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren zuzendari nagusia, Luis Campos Iturralde

1979an Madrilen jaiotakoa. Ezkonduta dago eta seme bat dauka.

Soziologian lizentziaduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan Birmingham-ko City University (Erresuma Batua) unibertsitatean ikasketa egonaldiak eginez.

Bere ibilbide profesionala soziologo moduan hasi zuen berrikuntza sozialeko proiektu errealizazio eta enplegurako formakuntzarako proiektuen eraketa, politika publikoen ebaluaketa, hiritarren partehartzea eta komunitate-eskuhartze eta errealitate sozialaren egoeraren analisi eta ebaluazioaren inguruko proiektuen kudeaketa lanetan arituz. 2005etik 2008ra Nafarroako Langileen Komisioaren ikasketa kabinetean egin zuen lan soziologo moduan eta 2008 eta 2014 urteen bitartean, enplegurako formakuntza proiektuen teknikari moduan Formakuntza, Birziklatze eta Enpleguaren Institutu Nafarrarentzat (FOREM).

2014 tik 2019ko abuztura, soziologo moduan InPactos lankidetza gunean eginiko lana Dainalde Innovación y Gestión S.L. enpresaren kudeaketarekin uztartu du.

Alor akademikoan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresa Departamentuan elkartutako irakasle bezala aritu zen Merkatu Ikerketa irakasgaia emanez eta irakasle moduan ere, proiektu sozialen eraginen ebaluaketa eta neurketari buruzko zenbait ikastarotan parte hartu du. Halaber, lan-merkatu eta garapen lokalarekin loturiko ikerketak burutu ditu.

2018-2019 urteetan zehar Nafarroako Soziologia eta Politologia Elkargoaren dekanoa izan da.

2019ko abuztuan Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren zuzendari nagusi izendatu dute.