Descárgate la app
Toki-entitateendako dirulaguntzak 2025ean, zahartze osasuntsua sustatzeko
En resolución
Oinarrizko informazioa
Norentzat keyboard_arrow_down
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean araututako Nafarroako toki-entitateak, Foru Aginduan zehaztutako baldintzak betetzen badituzte.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Diruz lagunduko dira osasunaren prebentzio, sustapen eta mantentzerako ekintza edo programak edo zahartze aktibo eta osasuntsuari lotutakoak, baldin eta bat etortzen badira Osasun Departamentuak ezarritako lehentasunekin.
Aurkeztu beharreko agiriak keyboard_arrow_down
Eskaera egiteko:
b) Dirulaguntza eskatzen duenaren ordezkaritza frogatzen duen agiria
c) Nafarroako Foru Komunitateko elkarteen erregistroan inskribatuta dagoela frogatzeko agiria. Egoitza Nafarroatik kanpo duten entitateek aurkeztu beharko dituzte estatutuen kopia bat eta dagokion erregistroan inskribatuta daudela frogatzeko adierazpena.
d) Identifikazio fiskaleko txartelaren kopia.
e) Erantzukizunpeko adierazpena, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 13 artikuluko 2. eta 3. apartatuetan :
f) Ordainketa transferentzia bidez egiteko eskaera. Baldin Nafarroako Gobernuari lehenbiziko aldiz eskatzen bazaio dirulaguntza, edo aldatu bada aurreko dirulaguntzak jasotzeko emandako bankuko kontua, izapide honen bidez egin behar da eskaera: Banku-kontuak jakinaraztea, Foru Administrazioaren ordainketak jasotzeko.
g) Erantzukizunpeko adierazpena, helburu bererako beste dirulaguntzarik eskatu edo jaso duen adierazten duena.
h) Toki-entitateak ordezkatzen dituzten gizarte ekimeneko kooperatibek hori egiaztatzen duen dokumentua aurkeztu beharko dute.
Ez dago b), c), d) eta f) letretan eskatzen diren dokumentuak aurkeztu beharrik, baldin eta horiek Foru Komunitateko Administrazioak dagoeneko dauzkan datuak badira, betiere datu horiek ageri direneko espedientea edo deialdia adierazten bada eta aurkeztu zirenez geroztik aldaketarik gertatu ez bada.
Eskatutako agiriek bete beharreko baldintzei buruzko argibide gehiagorako, ikus deialdiaren 4. puntua.
Araudia keyboard_arrow_down
- 27E/2024 Ebazpena, deialdia onesten duena.
- 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa
Tramitazioa
Justifikazioa keyboard_arrow_down
Epea: 25/10/06 - 25/12/18
- 2025eko azaroaren 30era arte, egun hori barne: ordainketa aurreratua jaso ez duten erakundeentzat.
- 2025eko abenduaren 18ra arte, egun hori barne: ordainketa aurreratua jaso duten erakundeentzat.
Jarraibideak:
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Justifikaziorako
Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:
- Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
- Cl@ve
Tramitatzeko beste modu batzuk:
Aurrez aurre, ahal dela:
- Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren Erregistroa (ISPLN)
C/Leyre 15
31003 Iruña
Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita 39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.
Emaitzak
Nori eman zaio laguntza keyboard_arrow_down
• 26E/2025 Ebazpena, deialdia ebazten duena
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua
Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Atala
Teknikariak: 848 42 14 71
Administrariak: 848 42 34 50
Helbide elektronikoa: isp.promocion@navarra.es
Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:
Subvención a entidades locales para promoción del envejecimiento saludableOharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.