Antolaketa

Antolaketa

Antolaketa

Nor gara?

Organigrama

Zer da SITNA?

SITNA NAFARROAKO LURRALDEARI BURUZKO INFORMAZIO SISTEMAren akronimoa da.

Nafarroako Gobernuaren plataforma korporatibo bat da, beste entitate batzuk ere barnebiltzen dituena. Antolaketa eredu horizontal eta korporatibo batean oinarritzen da, eta, lankidetza ingurune batean, Nafarroako lurraldeari dagokion informazioa eta ezagutza bildu, eguneratu, kudeatu eta hedatzen du

Hura antolatzeko eta funtzionatzeko arauak azaroaren 11ko 255/2015 FORU DEKRETUAn daude. Foru dekretu horren bidez arautu zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko informazio geografikoaren tratamendua. *10/2021 Foru Dekretuak partez aldatua.

Gobernantza

Koordinazio Batzordea

SITNAko Koordinazio Batzordea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko kide anitzeko organo bat da, eta haren helburua da SITNAren funtzionamendua zuzendu, koordinatu eta gainbegiratzea.[>>]

Funtzionatzeko, SITNAko Koordinazio Batzordeak Osoko Bilkura eta Batzorde Iraunkorra ditu.[<<]

Batzorde Iraunkorra

Batzorde Iraunkorra 255/2015 Foru Dekretuaren 9. artikuluan izendatutako kideek osatzen dute, eta dekretu horren 8. artikuluan ezarritako eginkizunak betetzen ditu.[>>]

SITNAko Batzorde Iraunkorreko kideek beste batzuen esku uzten ahalko dute beren partaidetza, haien ordezkari izan daitezen.[<<]

Komite Teknikoa

Sektoreko eragile nagusiek eta beren eginkizunak hobeki garatzeko beharrezkotzat jotzen diren lantaldeek hartzen dute parte erakunde horretan.[>>]

2018tik hasita, badu toki erakundeen foro bat, Nafarroako toki administrazioetan parte hartu eta haien beharrak asebetetzera bideratutako langune bat. [<<]

Antolaketa