LANTALDEAK - PCSitna

Lantaldeak

Lantaldeak

Lantaldeak

Lantaldeak

Prestakuntzako LT

Sortu zenetik, SITNAren aktibo nagusietako bat izan da geoinformazioari buruzko ezagutza transferitzea eta hura helburu askotarako erabiltzea. Hori lortzeko, funtsezkoak izan dira informazio, komunikazio eta prestakuntza lanak, kontzeptualak nahiz instrumentalak.

Administrazio unitateen LTT

Foru Administrazioko unitateen kudeaketa eremuetan katastro lurzatietatik eratorritako mugak erabiltzen dira, muga ofizialak erabili beharrean, zeinak jasota baitaude Kartografiako Erregistro Zentralean
Egoera horrek segurtasun juridikorik eza sortzen du katastro mugaketa oinarri hartuta onartzen diren prozeduretan, eta kasuren batean herritarrei kalteak eragiten dizkie.
Lantalde horren helburua da mugaketa bakarra eta ofiziala izatea. Horretarako, egokitzat jotzen dituen proposamen teknikoak eginen ditu helburu hori lortzeko, eta erabakiak hartzeko goragoko eremuetara igorriko ditu, horren arabera jardun dezaten.

 

Droneen LTT

Helburua da Nafarroako erakunde publikoen topagunea izatea, araudi aplikagarriari buruzko ezagutzak trukatzeko, GNSS sarea erabiltzeko, aplikazioak erakusteko eta tresnei, hardwareari eta softwareari lotutako ekipamendua gomendatzeko, teknologia horren erabilera optimizatze aldera.

Izen geografikoen LTT

Izen geografikoak garrantzitsuak dira, aparteko erreferentzia sistema direlako eta informazio geografikoa bilatzeko eta identifikatzeko mekanismo erabilienetako bat direlako. Horren ondorioz, INSPIRE zuzentarauaren I. eranskinean sartzen dira, eta lotura estua dute hainbat gairekin.

Biztanleriaren banaketaren LTT

Biztanleriaren lurralde banaketa (bizilekua eta beste jarduera batzuk) informazio estrategikoko gaitzat hartu da. LTTren egitekoa da informazio horren eskuragarritasunari lotutako gaiak aztertzea, arreta berezia jarrita datu pertsonalen babesean.

Helbideen eta kale izendegiaren LTT

Foru Administrazioaren eremuan, informazio sistema bakoitzak ahal izan duen moduan kudeatu du bere helbideen katalogoa, egituraketa maila handiagoarekin edo txikiagoarekin. Ondorioz, helbideen datu-base ugari daude, erabat deskonektatuta daudenak, eta, gainera, horietako asko zailak dira mantentzen.

Toki erakundeen araudiaren eta jardunbide egokien LT

Toki erakundeen SITNA foroa 2017ko irailean eratu zen, honako hauek erakusteko tresna gisa: informazio geografikoaren erabilgarritasuna, SITNAk informazio horretaz egiten duen tratamendua, eta toki erakundeendako dakarren aukera.

Foro horretako araudiaren eta jardunbide egokien lantaldearen egitekoa da toki erakundeen eskumeneko informazio geografikoaren tratamenduari buruzko araudia edo akordioak proposatzea udaleko osoko bilkurei, Nafarroako Gobernuari edo Parlamentuari, dagokionaren arabera.

Mankomunitateen LT

Toki erakundeen SITNA foroa 2017ko irailean eratu zen, honako hauek erakusteko tresna gisa: informazio geografikoaren erabilgarritasuna, SITNAk informazio horretaz egiten duen tratamendua, eta toki erakundeendako dakarren aukera.
Mankomunitateen lantaldearen xedea da uraren eta hondakinen ziklo integraleko zerbitzuen kudeaketa hobetzeko jardunbide egokiak, metodologiak eta abar biltzea

Ortoargazkien eta elebazio eredu digitalen LTT

Ortoargazkiaren eta elebazio eredu digitalaren definizio teknikoa informazio estrategikotzat jo da. LTTren zeregina da aukera tekniko guztiak aztertzea: espazio eta denbora estaldurak, ebazpenak, produktu alternatiboak, etab. Helburua da 2016-2019 aldian datu multzo horiek sortzea proposatzea, aurrekontu egoerarekin bat etorriz.

Pie de página