PROIEKTUAK - PCSitna

Proiektuak

Proiektuak

Proiektuak

Abian diren SITNA proiektuak

Udal IDEak

Toki erakundeen SITNA foroa 2017ko irailean eratu zen, honako hauek erakusteko tresna gisa: informazio geografikoaren erabilgarritasuna, SITNAk informazio horretaz egiten duen tratamendua, eta toki erakundeendako dakarren aukera.

Webgune hau, “udal IDEak” izenekoa, udaleko informazio geoespaziala inplementatzeko moduari buruzko dokumentazio eta lankidetza gunea da.

helpbidea

helpbidea identifikatzaile bakarra da, Nafarroako Foru Komunitatean dagoen helbide bakoitzari lotuta dagoena eta denboran zehar aldatzen ez dena. Ez da aldatzen, nahiz eta dagoen bidearen izena edo bide horren barruko zenbakiak aldatu. Fisikoki etxebizitzen kanpoaldean ere badago, batez ere Nafarroako ipar-mendebaldean. Nafarroan helbide bat aurkitzeko modurik azkarrena da, eta horren berri ematen ahal da 112 telefonora deitutakoan, larrialdiren bat izanez gero.

Toponimia

Nafarroako toponimia ofiziala, hauen emaitza dena: Nafarroako Toponimiaren eta Kartografiaren basea sortzeko egindako azterlanak, eta datu-base hori garatzeko eta mantentzeko eta indarrean dagoen araudira egokitzeko geroko lanak.

Amaitutako SITNA proiektuak

Base Topografiko Harmonizatua - BTA5

2020, 1:5.000 eskala (MTNa5), BTA formatuan (Base Topografiko Harmonizatua).

MTNa5, BTA formatuan, Nafarroako Gobernuak GIS formatuko kartografia berriei emandako erantzuna da, eta elkarreragingarria da beste administrazio publiko batzuekin. BTA Geografia Kontseilu Nagusiaren barnean autonomia erkidegoen eta IGNren artean adostutako datu eredua da. Funts gisa dago eskuragarri (bistaratzeko soilik), kontsultarako geruzen bilduma gisa, Kartoteka eta Fototekatik deskargatzeko (DGN, DWG eta DXF formatuetan CADerako, PDF formatuan), edo geruzaka eta raster gisa GISerako eta Kartografia Gordailuan. Orokortze bat ere badago 1:25.000 eskalan, orrika.

Migración a ETRS89

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren informazioa ETRS89 erreferentzia sistemara migratzea

Pie de página