ENTORNOS DE COLABORACIÓN - PCSitna

Lankidetza inguruneak

Lankidetza inguruneak

Lankidetza inguruneak
Lankidetza inguruneak
Toki erakundeen SITNA foroa
Toki erakundeen SITNA foroa 2017ko irailean eratu zen, honako hauek erakusteko tresna gisa: informazio geografikoaren erabilgarritasuna, SITNAk informazio horretaz egiten duen tratamendua, eta toki erakundeendako dakarren aukera.
Lurralde informazioa funtsezko oinarria da erabakiak hartzeko eta politika publikoak formulatu eta gauzatzeko, batez ere toki eremuan, bertan ematen baitzaizkie herritarrei zerbitzu gehienak.
Lurpeko kanalizazioak koordinatzeko ataria (PCCS)
PCCS ataria web ingurunean oinarritutako plataforma bat da, diseinatu dena lurpeko kanalizazioen sareei buruzko informazio digitala eskuratzen laguntzeko eta bazkideen koordinazioa eta kudeaketa hobetzeko.
PCCS atariaren jarduera eremu geografikoak Nafarroako Foru Komunitate osoa hartzen du.
Iruñerriko Mankomunitatea
Nafarroako Gobernuaren eta Iruñerriko Mankomunitatearen artean sinatutako lankidetza hitzarmena, lurralde informazioa partekatzeko, informazio hori kudeatzeko tresnen garapenean parte hartzeko, informazioa zabaltzen laguntzeko eta esperientziak eta ezagutza elkarri trukatzeko.