SITNA JIIDE2024n - PCSitna
SITNAk Datu Espazialen Azpiegituren Jardunaldi Iberikoetan (JIIDE) parte hartu du. Aurten, III. geoEuskadi Kongresua egin da aldi berean Gasteizen, azaroaren 13tik 15era.
Zuzenean edo zeharka, hauek izan dira hitzaldiak:
- Uholdeen alerta goiztiarra hiriguneetan, CENTAUR proiektuaren barruan.
- SITMUN bidez IDE bistaratzaile bat instalatzea eta konfiguratzea.
- Testuinguruko legenda SITNA APIn, eta Geoserver-i egindako ekarpenak.
- Berrerabiltzea posible da: SITNA API eta SITMUN.
- Web aplikazioetan fitxategi geografikoak tokian bertan editatzea SITNA APIren bidez.
- Iraganari begiratzea oraina ulertzeko. Nafarroako Gobernuaren funts historikoa digitalizatzea, eta produktu eratorriak argitaratzea eta sortzea.
- Iruñeko 1:500 hiriko topografia basea sortzea.
- Laboreak sailkatzea, Sentinel-1 eta -2 irudietatik abiatuta, Random Forests eta Extreme Gradient Boosting erabilita.
- GeoPamplonako informazioa kudeatzeko eta mantentzeko GIS aplikazioak.
