2025eko azaroko berrikuntzak eta eguneraketak - PCSitna
Berritasunak
Nafarroako Datu Espazialen Azpiegitura (IDENA) urrian eguneratu da, eta berritasun hauek ditu orain:
- 2025eko urriaren 6an bereizmen handiko Sentinel-2 (kolore naturala) irudi berria argitaratu zen, Kartografia eta irudiak taldean.
- Errepideetako seinaleztapen bertikala geruza argitaratu da, egunean batez beste 8.500 ibilgailu baino gehiagoko intentsitateetarako. Informazio hori Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak eman du.
- 2025eko benetako lau ortoargazki argitaratu dira, hondoko mapa gisa, 5 cm-ko pixelarekin. Ortoargazkiak Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak eman ditu. Ortoargazkiek honako eskualde hauetako hirigune batzuk hartzen dituzte: Iruñerria, Estellerria, Erdialdea eta Erribera (2025).
- Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak emandako informazioa:
- Geruza berriak argitaratu dira Klima-aldaketa Nafarroan gaiarekin lotuta, serie historikoen azterketatik abiatuta, klimak Nafarroan duen bilakaeraren oinarrizko lerro bat ezartzeko, eta etorkizuneko proiekzioak aztertu dira, irudikatzeko nola banatuko diren klima-eremuak Nafarroan mende-bukaerara arte. Informazio hori Nafarroako klima-aldakortasunari buruzko azterlanaren esparrukoa da, eta LIFE-IP NAdapta-CC Europako proiektuak finantzatu du. Klima-aldagai hauek aztertzen dira:
- Ebapotranspirazio potentziala (ETP).
- Rivas-Martínez indizeak.
- Bero-boladak.
- Prezipitazioa.
- Tenperatura.
- Ehiza antolatzeko planei buruzko informazioa eguneratzea, ehizaren gaian.
- Fusarium circinatum espeziearen eremu mugatuari buruzko geruzaren informazioa eguneratu da.
- Geruza berriak argitaratu dira Klima-aldaketa Nafarroan gaiarekin lotuta, serie historikoen azterketatik abiatuta, klimak Nafarroan duen bilakaeraren oinarrizko lerro bat ezartzeko, eta etorkizuneko proiekzioak aztertu dira, irudikatzeko nola banatuko diren klima-eremuak Nafarroan mende-bukaerara arte. Informazio hori Nafarroako klima-aldakortasunari buruzko azterlanaren esparrukoa da, eta LIFE-IP NAdapta-CC Europako proiektuak finantzatu du. Klima-aldagai hauek aztertzen dira:
- Kontzejuei eta herriguneei buruzko informazioa eguneratu da, Nafarroako Gobernuak 2025eko irailaren 17an hartu zuen erabakiarekin bat; haren bidez onetsi zen Larragetako Kontzejuaren eta herrigunearen izen ofiziala “Larragueta / Larrageta” izatea, “Larragueta” izan beharrean.
- Udalerrien mugak eguneratu dira, Azkoiengo udal-mugartea eta haren mugakideak aldatu baitira.
- Errolda-banaketa eguneratu da (errolda-barrutiak eta -atalak), Estatistikako Institutu Nazionalak emandako informaziotik abiatuta
- Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusiak emandako informazioa:
- Ibilgailu elektrikoak kargatzeari buruzko informazioa eguneratu da (Kargalekuak eta Udalerriak).
- Meatzaritzako katastroaren informazioa eguneratu da. Zehazki, geruza hauek eguneratu dira: A atala, B atala, C atala - eskubideak, C atala - proiektuak, eta maileguak.
- Nafarroako Lurpeko Kanalizazioak Koordinatzeko Atariaren metadatuak eguneratu dira.
INSPIRE Zuzentaraua (Cadastral parcels, Addresses eta Buildings).
Hilero bezala, Iruñerriko Mankomunitateak emandako informazioa ere eguneratu da: Hornidurako sareak, Saneamendua eta Hondakinak.
Aldaketa horiez gain, ohi bezala, erreferentziako beste geruza batzuk ere eguneratu dira, hala nola Katastroa eta Helbideak. Horiek Eraikuntzak geruzarekin batera argitaratzen dira INSPIRE zuzentarauaren datu-ereduen arabera (Cadastral parcels, Addresses eta Buildings).
Katastroari dagokionez, eguneratze hori “geruzaka” ere ikusgarri dago Foru Komunitate guztirako, shapefile eta geopackage formatuetan, eta osorik deskargatu daiteke Kartografiaren Gordailuan.