SITNA web-bisore zaharra bertan behera

Heldu den martxoaren 11n, bertan behera geldituko da SITNA web-bisore zaharra, ia 25 urtez erabilgarri egon eta gero.

Egun horretatik aitzina, IDENA bisorearen bidez egonen dira erabilgarri bisore zaharkitu horrek eskaintzen zituen funtzionaltasun guztiak:

https://idena.navarra.es/navegar/

IDENA bisorea azken web-teknologiaren bitartez garatu da eta tresna ugari eskaintzen ditu Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sistemaren (SITNA) informazio geografiko publikoko geruzei dagozkien mapak bilatzeko eta eransteko, eta haietan nabigatzeko, baita geruza horietako datuak partekatzeko eta informazio geografikoa deskargatzeko ere. Gailu-mota orotan erabil daiteke.

IDENA bisorerako eskuliburu bat ere badago, bisoretik bertatik eskuragarri, bilatzailearen gainean dagoen ? ikonoa sakatuz.

 

Horrez gain, sitna@navarra.eshelbidera jo dezakezue zeinahi zalantza argitzeko.

Retirada antiguo visor web sitna