MAC 2023

Nafarroako laboreen eta aprobetxamenduen 2023ko mapa sortu da maparen aurreko bertsioa (2021ekoa) eguneratuta. Lurzoruaren estalduren eta erabileren kartografia bat da, 1:25.000 eskalan egina; lurralde osoa geometrikoki sailkatzen du, sailkapen homogeneoa duten poligonoen bidez. Objektuen araberako sailkapena da; hala, erabilera sinpleen ehunekoak eta aurrez definitutako asoziazioak erabiliz, deskribatzen da poligono baten estaldura eta erabilera. Deskribapen horretan, ager daitezke erabilera sinpleak, asoziazioak edo mosaikoak, segun eta zenbat erabilera dauden eta nola banatzen diren. Legenda oso zabala da; 121 erabilera sinple eta 58 asoziazio aurredefinitu dauzka, bai eta beste 23 erabilera ere, zeinak soilik agertzen baitira deskribapen nagusiarekin batera etor daitezkeen oharretan. Poligono bakoitzak honako hauek deskribatzen ditu: estaldura kodifikatua, estaldura nagusia (normalean, gehien dagoena), garapena (birpopulaketaren egoera) eta baso-estalduretan nagusi den azalera estalia, mota (lehorreko lurra/ureztalurra) eta dagokion multzoa (lehorreko belar-laboreak, ureztalurreko belar-laboreak, lehorreko zurezko laboreak, ureztalurreko zurezko laboreak, zuhaitzik gabeko baso-lurra, koniferoak, hostozabalak, koniferoak eta hostozabalak eta ez-emankorrak). Gainera, bi estaldura berri gehitu dira bertsio honetan: ahuakateondoak eta belardi naturalak.

https://tinyurl.com/2cl77p22

2024-12-11