Bilera horretan izan ziren, besteak beste, Bartzelonako, Gironako, Lleidako eta Tarragonako diputazioak, Mallorcako eta Menorcako Consells Insularrak, Ekialdeko Pirinioetako Departamentua, Nafarroako Gobernua, Universitat de les Illes Balears eta Zaragozako Unibertsitatea, eta hizpide izan zituzten SITMUN aplikazioaren 3. bertsioaren lehen ezarpenak. SITMUN aplikazioak API SITNA erabiltzen du motor geografiko gisa. Halaber, onartu zuten Bragako Udala (Portugal) sareari atxikitzea.


