Ireki da MUSIGTen behin-behinean izena emateko epea

Apirilaren 18ra arte irekita dago Nafarroako Unibertsitate Publikoko GIS eta Teledetekzioko Unibertsitate Masterrean (MUSIGT) 2024-2025 ikasturtean behin-behinean izena emateko lehen epea.

MUSIGT master ofiziala da, Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak (ANECA) egiaztatua. Orientazio bikoitza du: profesionala eta ikertzailea, eta ikasturte batean egiten ahal da, lanaldi osoko ikasle gisa, edo bi ikasturtetan, lanaldi partzialean.

Prestakuntza programak barnean ditu honako gai hauekin lotutako irakasgaiak: GIS, azterketa espaziala, espazioari eta espazio-denborari lotutako estatistikak, datu base geografikoak, IDEak, web mapping-a, python programazioa, teledetekzio optikoa, radarra eta lidarra, fotogrametria eta UAS, eta irudi eta sistema adimendunetatik informazioa ateratzea.

Ikasleek curriculum praktikak egiten ahal dituzte sektoreko enpresetan eta erakundetan, hala nola: AEMET, Airestudio, Burlatako Udala, Uharteko Udala, Basartea, Basotik Fundazioa, Bayer, Bilbomatica, Cerelia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Ekolur, Eosol, GIS azterlanak, Foresna-Zurgaia, Hazi Fundazioa, Fuvex, GAN-NIK, Geoactio, Geotech, Nafarroako Gobernua, Greentech Factory, Gureak zerbitzuak, Helix-North, IED Electronics, INTIA, KARTEN Space, Kunak, Iruñerriko Mankomunitateak, Mairaga, Montejurra, Sakana, Izarbeibar, Nastat, NILSA, NASUVINSA, Ornitolan, SITNA, TECNALIA, TESICNOR, TRACASA Instrumental, TRACASA Global...


Ikasketak amaitzeko, 12 ECTSko master amaierako lan bat egin behar da.

2024-03-06