Funtzionalitate berriak IDENAren bisorean - 2025eko apirila - PCSitna
1. Fitxategi lokalak editatzeko kontrol berria
Berrikuntza nagusia edizio-kontrola da, Chromium-en oinarritutako nabigatzaileentzat baita. Horrek aukera ematen du fitxategiak mahaigaineko GIS aplikazio bat balitz bezala ireki eta gordetzeko.
Gero, beste artikulu batean, gai hori soilik jorratuko dugu.
2. Hobekuntzak bisorearen bilatzailean.
Orain bilaketa-kutxarekin batera adibide-panela dago, sakatzen ahal dena horren gainean jarriz gero:
3 “Partekatu” botoiaren diseinu berria:
Partekatu kontrolak orain funtzionalitate berriak ditu:
- Irudia partekatu sistema eragilearekin lotutako aplikazioekin; eskuragarri dago Chromium-en oinarritutako nabigatzaileetarako.
- Esteka partekatu sistema eragilean web helbideekin lotutako aplikazioekin; eskuragarri dago Chromium-en oinarritutako nabigatzaileetarako.
- Esteka partekatu WhatsApp Web-en telefono mugikorretarako WhatsApp-a eskuragarri ez dagoenean.
4. Aukera berria “Inprimatu” kontrolean
Inprimatze-kontrolak aukera berri bat ematen du sistema eragileari lotutako edozein aplikaziorekin PDFa partekatzeko, deskargatu beharrik gabe (soilik Chromium-en oinarritutako nabigatzaileak).
5. “Deskargatu” kontrola
Mapako irudiak deskargatzeko kontrolak tresna berri bat dauka arbelean kopiatzeko, deskargatu gabe.
6. Koordenatuak url bidez bidaltzea:
Orain koordenatu geografikoak onartzen dira parametrizatutako esteketan.
Adibidez: https://idena.navarra.es/navegar/?lat=42.8168849994385&lon=-1.6428103883817406&lang=eu
7. Aldaketak erabiltzailearen interfazean erabilgarritasuna eta irisgarritasuna hobetzeko
8. Nafarroatik kanpoko lurzoruaren eredu digitaleko zerbitzuak aldatu dira 3D ikuspegirako (IGN Espainia eta Copernicus).
9. DXF eta GeoPackage formatuak erantsi dira deskarga-kontrolean.
