API SITNAren 4.8.0 bertsioa librea da jada - PCSitna

API SITNAren 4.8.0 bertsioa librea da jada

Garatzaileen eskura dago API SITNA tresnaren 4.8.0 bertsioa (JavaScript API bat da, mapa interaktiboak erraz garatzeko). Honako berrikuntza hauek ditu:

  • 4.8.0 bertsiotik:
    • Berrikuntza: Kolore desberdina aukeratzen da geruza bektorial berri bakoitzeko entitateentzat.
    • Berrikuntza: Dokumentazio berria erantsi da erabiltzaile-kontrol pertsonalizatuak sortzeko
    • Berrikuntza: Geometria linealik ez duten ibilbide-fitxategiak onartzen dira.
  • 4.7.0 bertsiotik:
    • Berrikuntza: Denbora-dimentsiorako euskarria erantsi da WMS zerbitzuetan.
    • Berrikuntza: Gertaerak kudeatzeko programazio-interfazea gehitu da.
    • Berrikuntza: Motak deklaratzeko fitxategiak gehitu dira TypeScript-erako.

Bietan ere akatsak zuzendu dira.

API SITNArekin garatutako bisoreak dituzten webguneak: hemen.

API SITNA kode irekiko garatze-tresna bat da, BSD-2 lizentzia dauka, eta Nafarroako Gobernuak eskaintzen du.

2025-10-30

Pie de página