API SITNAren 4.8.0 bertsioa librea da jada - PCSitna
Garatzaileen eskura dago API SITNA tresnaren 4.8.0 bertsioa (JavaScript API bat da, mapa interaktiboak erraz garatzeko). Honako berrikuntza hauek ditu:
- 4.8.0 bertsiotik:
- Berrikuntza: Kolore desberdina aukeratzen da geruza bektorial berri bakoitzeko entitateentzat.
- Berrikuntza: Dokumentazio berria erantsi da erabiltzaile-kontrol pertsonalizatuak sortzeko
- Berrikuntza: Geometria linealik ez duten ibilbide-fitxategiak onartzen dira.
- 4.7.0 bertsiotik:
- Berrikuntza: Denbora-dimentsiorako euskarria erantsi da WMS zerbitzuetan.
- Berrikuntza: Gertaerak kudeatzeko programazio-interfazea gehitu da.
- Berrikuntza: Motak deklaratzeko fitxategiak gehitu dira TypeScript-erako.
Bietan ere akatsak zuzendu dira.
API SITNArekin garatutako bisoreak dituzten webguneak: hemen.
API SITNA kode irekiko garatze-tresna bat da, BSD-2 lizentzia dauka, eta Nafarroako Gobernuak eskaintzen du.
