2026ko urtarrileko berritasunak eta eguneratzeak - PCSitna

Berritasunak

2026ko urtarrileko berritasunak eta eguneratzeak

Nafarroako Datu Espazialen Azpiegituraren ataria (IDENA) urtarrilean eguneratu da, eta berritasun hauek ditu orain:

  • Sigpac 2026en informazioa argitaratu da, bai eta harekin lotutako geruza guztiak ere, hala nola Lurzati-berrantolamenduko zonak, Fruitu lehorrak, Paisaia-elementuak eta Elementu gehigarriak. Informazio hori Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak eman du.

  • Nafarroako EuroVelo1 eta EuroVelo 3 geruzei buruzko informazioa eguneratu da, Turismo Zuzendaritza Nagusiak emandako informazioari esker. Informazio geografikoa lurraren gaineko benetako trazadurara egokitu da.

  • Nafarroako Dantzen Atlasaren informazioa eguneratu da. Ortzadar euskal folklore-elkarteak eman du informazio hori, eta kultura-ondare immaterialaren taldeak argitaratu.

  • Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak emandako informazioa eguneratu da geruza hauetan: Lurralde-antolamenduko planen eremua (LAP) eta Hirigintzako udal-planeamenduko egungo inbentarioa.

  • Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak emandako informazioa:

    1. Ehiza antolatzeko planei buruzko informazioa eguneratzea, ehizaren gaian.

    2. Nafarroako baso-antolamenduei buruzko informazioa eguneratzea: mendiak.

    3. Uholde Eremuen Kartografiako Sistema Nazionalaren lehentasunezko fluxu-guneen geruzak eguneratzea.

  • Nafarroako zenbait udalerriren mugak eguneratu dira, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak emandako informazioan oinarrituz, eta informazio hori katastroko datu-basean sartu da.

 

Hilero bezala, Iruñerriko Zerbitzuen Mankomunitateak emandako informazioa ere eguneratu da: Hornidurako sareak, Saneamendua eta Hondakinak.

Aldaketa horiez gain, ohi bezala, erreferentziako beste geruza batzuk ere eguneratu dira, hala nola Katastroa eta Helbideak. Horiek Eraikuntzak geruzarekin batera argitaratzen dira INSPIRE zuzentarauaren datu-ereduen arabera (Cadastral parcels, Addresses eta Buildings).

Katastroari dagokionez, eguneratze hori “geruzaka” ere ikusgarri dago Foru Komunitate guztirako, shapefile eta geopackage formatuetan, eta osorik deskargatu daiteke Kartografiaren Gordailuan.

Pie de página