2026ko otsaileko berritasunak eta eguneratzeak - PCSitna

Berritasunak

2026ko otsaileko berritasunak eta eguneratzeak

Nafarroako Datu Espazialen Azpiegituraren ataria (IDENA) otsailean eguneratu zen, eta berritasun hauek ditu orain:

  • 2024ko LiDAR datuetatik eratorritako produktuak

2024ko LiDAR datuetatik eratorritako 3 produktu berri argitaratu dira IDENAren bisorean. Orografia multzoaren barruan argitaratu dira. Hona hemen:

    1. 2024ko LEDean oinarritutako malden mapa birsailkatua (20 m).

    2. 2024ko LEDean oinarritutako orientazioen mapa birsailkatua (20 m).

    3. 2024ko LEDean oinarritutako malden eta orientazioen mapa (2 m).

  • Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak emandako informazioa:

    1. Baso esperimentazioko lurzatien historia izeneko geruza argitaratu da, eta Baso esperimentazioko lurzatien geruza eguneratu da, biak ere Baso eremuak izeneko multzoaren barruan. 

  • Errepideetako seinaleztapen bertikala geruza eguneratu da, egunean batez beste 8.500 ibilgailu baino gehiagoko intentsitateetarako. Informazio hori Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak eman du.

  • Abeltegiei buruzko informazioa eguneratu da, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiak emandako informazioari esker.

  • Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren informazioa eguneratu da Udalerriak, Kontzejuak eta Biztanle entitateak geruzetan. Biztanleriari buruzko datuak gehitu ziren, 2025eko urtarrilaren 1ekoak, zeinak argitara eman baitziren Nafarroako Estatistika Institutuko (NASTAT) 2026ko urtarrilaren 28an argitaratutako Nafarroako Herrien Izendegi berrian

Hilero bezala, Iruñerriko Zerbitzuen Mankomunitateak emandako informazioa ere eguneratu da: Hornidurako sareak, Saneamendua eta Hondakinak.

Aldaketa horiez gain, ohi bezala, erreferentziako beste geruza batzuk ere eguneratu dira, hala nola Katastroa eta Helbideak, zeinak, Eraikuntzak geruzarekin batera, INSPIRE Zuzentarauaren datu-ereduen arabera argitaratzen baitira (Cadastral parcels, Addresses eta Buildings).

Katastroari dagokionez, eguneratze hori “geruzaka” ere ikus daiteke Foru Komunitateko lurralde osoari dagokionez, shapefile eta geopackage formatuetan, eta osorik deskargatu daiteke Kartografiaren Gordailutik.

 

Pie de página