Berritasunak

2025eko urtarrileko berritasunak eta eguneratzeak

Nafarroako Datu Espazialen Azpiegituraren (IDENA) ataria urtarrilean eguneratu da, eta berritasun hauek ditu orain:

  • Nafarroako Foru Komunitateko bide-ardatz nagusien zarata-mapa estrategikoen 4. fasea argitaratu da. Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak eman du informazio hori.
  • Erretzeko probabilitatearekin loturiko geruzak argitaratu dira. Erretzeko urteko probabilitatea (aBP), Erretzeko urteko probabilitatea intentsitate ertain edo altuetan (aMIBP), sugarraren luzera > 1,5 m eta rretzeko urteko probabilitatea intentsitate altuetan (aHIBP), sugarraren luzera > 2,5 m. Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak eman du informazio hori.
  • Herritarren partaidetzari eta boluntariotzari buruzko geruzak eguneratu dira. Boluntariotzako erakundeen eta Herritarren partaidetza-organoen geruzak. Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak eta NASERTIC enpresa publikoak eman dute informazio hori.
  • Nafarroako Dantzen Atlasaren informazioa eguneratu da. Ortzadar euskal folklore-elkarteak eman du informazio hori, eta kultur ondare immaterialaren taldeak argitaratu.
  • Ibilgailu elektrikoak kargatzeari buruzko informazio alfanumerikoa eguneratu da (Kargatzeko puntuak eta Udalerriak). Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusiak eman du informazioa.
  • Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak emandako informazioa eguneratu da geruza hauetan: Lurralde-antolamenduko planen eremua eta Hirigintzako udal planeamenduko egungo inbentarioa.
  • Ingurumenari buruzko informazioa eguneratu da, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak emandako informazioari esker:
    1. Baso-antolamenduak. Mendi antolatuak izeneko geruzako informazioa eguneratu da.
    2. Ziurtatutako mendiak. PEFC izeneko geruzako informazioa eguneratu da basogintzaren arloan.
  • Iruñeko Mankomunitateko eskualdeko hiri-garraioari buruzko informazioa eguneratu da:
    1. Autobus-geltokiak
    2. Eguneko lineak: 19.
    3. Gaueko lineak: N5.
    4. Sanferminetako lineak: 19.

Hilero bezala, Iruñerriko Zerbitzuen Mankomunitateak emandako informazioa ere eguneratu da: Hornidurako sareak, Saneamendua eta Hondakinak.

Aldaketa horiez gain, ohi bezala, erreferentziako beste geruza batzuk eguneratu dira, hala nola Katastroa eta Helbideak. Horiek Eraikuntzekin batera argitaratzen dira INSPIRE zuzentarauaren datu-ereduen arabera (Cadastral parcels, Addresses eta Buildings).

Katastroari dagokionez, eguneratze hori “geruzaka” ere ikusgarri dago Foru Komunitate guztirako, shapefile eta geopackage formatuetan, eta osorik deskargatu daiteke Kartografiaren Gordailuan.