2025eko otsaileko berritasunak eta eguneraketak - PCSitna
Berritasunak
Nafarroako Datu Espazialen Azpiegitura (IDENA) otsailean eguneratu da, eta berritasun hauek ditu orain:
- 4. faseko geruzak argitaratu dira Nafarroako Foru Komunitateko bide-ardatz handien zona akustikoetan. Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak eman du informazio hori.
- Sigpac 2025en informazioa argitaratu da, bai eta harekin lotutako geruza guztiak ere, hala nola lurzati berrantolamenduko zonak, fruitu lehorrak, paisaia-elementuak eta elementu gehigarriak. Informazio hori Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak eman du.
- Ingurumenari eta biodibertsitateari buruzko informazioa argitaratu da, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak emandako informazioari esker:
- Alderdi hidrogeologikoen maparen geruza, Hidrogeologia multzoan.
- Nitratoez kutsa daitezkeen eremuen geruzak (2002., 2006., 2009., 2013., 2018. eta 2020. urteak). Uraren kalitatea multzoan.
- 2024ko koloretako ortoargazkiari buruzko informazioa eguneratu da (15 cm-ko bereizmena), zeina behin betikoa baita. Beraz, eguneratu egin dira, halaber, Gaurkotasun handieneko ortoargazkia geruza eta 2024ko ortoargazkiaren hegaldi-datak.
- Abeltegiei buruzko informazioa eguneratu da, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiak emandako informazioari esker.
- Nafarroako EuroVelo 1 eta 3 geruzari buruzko informazioa eguneratu da, Turismoko Zuzendaritza Nagusiak emandako informazioari esker. Informazio geografikoa lurraren gaineko benetako trazadurara egokitu da.
- dministrazio-banaketaren geruzak eguneratu dira:
- Nafarroako udalerriak: Noain (Elortzibar) zena orain Elortzibar da.
- Biztanleguneen mugaketak eta etiketak: Oskaritz (biztanle-entitate bakuna) zena orain Ozkaritz da.
- Ingurumenari eta biodibertsitateari buruzko informazioa eguneratu da, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak emandako informazioari esker:
- Titulartasun publikoko mendietako mozketei buruzko informazioa eguneratu da.
- Baso-antolamenduak. Mendi antolatuak izeneko geruzako informazioa eguneratu da.
- Ziurtatutako mendiak. PEFC izeneko geruzako informazioa eguneratu da basogintza multzoan.
- Lurpeko kanalizazioak koordinatzeko atariak (PCCS) eskainitako geruzen metadatuak eguneratu dira.
Hilero bezala, Iruñerriko Zerbitzuen Mankomunitateak emandako informazioa ere eguneratu da: Hornidurako sareak, Saneamendua eta Hondakinak.
Aldaketa horiez gain, ohi bezala, erreferentziako beste geruza batzuk eguneratu dira, hala nola Katastroa eta Helbideak. Horiek Eraikuntza geruzarekin batera argitaratzen dira INSPIRE zuzentarauaren datu-ereduen arabera (Cadastral parcels, Addresses eta Buildings).
Katastroari dagokionez, eguneratze hau ere dago “geruzaka” Foru Komunitate guztirako, shapefile formatuan, eta osorik deskargatu daiteke Kartografiaren Gordailuan.