2025eko urriko berrikuntzak eta eguneratzeak - PCSitna

Berritasunak

2025eko urriko berrikuntzak eta eguneratzeak

Nafarroako Datu Espazialen Azpiegitura  (IDENA) urrian eguneratu da, eta, horren ondorioz, berritasun hauek ditu ematen dituen datuetan:

  • 2025eko benetako lau ortoargazki argitaratu dira, % 5 cm-ko pixelarekin. Ortoargazkiak Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak eman ditu. Ortoargazkiek honako eskualde hauetako hirigune batzuk hartzen dituzte: Iruñerria, Estellerria, Erdialdea eta Erribera (2025).

  • Geruza berriak argitaratu dira eta Justiziako Zuzendaritza Nagusian dagoen informazioa eguneratu da. Argitaratutako geruza berriak dira Udalerrietako justizia bulegoak (UJB) eta Udalerrietako justizia bulegoen elkartzeak (UJBE).

  • Nafarroako eskalada-eremuei buruzko informazioa argitaratu da, BTA 2023 Kartografian jasotako informaziotik aterata. Argitaratutako geruzak dira eskalada-eremuetako sektoreak, sarbideak eta aparkalekuak.

  • Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak emandako informazio-geruza berri batzuk argitaratu dira, hala nola Nafarroako Lurralde Estrategiaren (NLE) eremuak eta azpieremuak.

  • Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusiak emandako informazio-geruza berri bat argitaratu da: autobusez garraiatzen duten enpresak.

  • Kontzejuei buruzko informazioa eguneratu da, Nafarroako Gobernuak 2025eko uztailaren 23an hartu zuen erabakiarekin bat; haren bidez onetsi zen “Concejo de Añézcar” izenaren ordez “Concejo de Añezkar” ezartzea.

  • Energia eolikoari eta eguzki-energiari buruzko informazioa eguneratu da, Industria eta Energia taldearen barruan. Energia, Enpresa I+G+B eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusiak eman du informazio hori.

    1. Informazio-geruza hauek eguneratu dira: eguzki-instalazio fotovoltaikoak, martxan daudenak eta izapidetzen ari direnak.

    2. Kasu honetan jada argitaratuta zegoen informazioa eguneratu da: Parke eolikoak eta haize-sorgailuak, martxan daudenak eta izapidetzen ari direnak.

  • Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Hiriarteko Garraioari buruz emandako informazioa eguneratu da. NAV-001, 002, 003, 004 emakiden geruzak eta haien geralekuen kokalekuak eguneratu dira.

  • Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak emandako informazioa:

    1. Ehiza-eremuen 2025eko mugaketaren geruza argitaratu da, aurreko urteko informazioa ordezteko.

    2. Ehiza antolatzeko planei buruzko informazioa eguneratu da, usoak ehizatzeko txabola, fronte eta postuen geruzetan.

    3. Abelbideei buruzko informazioa eguneratu da. Abelbideen ardatzak, mugak, aztergai diren udalerriak eta lekuak eguneratu dira.

    4. Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sareari buruzko informazioa eguneratu da.

    5. Baso-antolamenduak geruzaren informazioa eguneratu da. Antolamenduan sartutako mendiak

    6. Mendi ziurtagiridunak geruzari buruzko informazioa eguneratu da. PEFC eta FSC ziurtagiriak dituzten mendiak.

 

Aldaketa horiez gain, ohi bezala, erreferentziako beste geruza batzuk ere eguneratu dira, hala nola Katastroa eta Helbideak. Horiek Eraikuntzak geruzarekin batera argitaratzen dira INSPIRE zuzentarauaren datu-ereduen arabera (Cadastral parcels, Addresses eta Buildings).

Katastroari dagokionez, eguneratze hori “geruzaka” ere ikusgarri dago Foru Komunitate guztirako, shapefile eta geopackage formatuetan, eta osorik deskargatu daiteke Kartografiaren Gordailuan.

 

Pie de página