2025eko abenduko berritasunak eta eguneratzeak - PCSitna

Berritasunak

2025eko abenduko berritasunak eta eguneratzeak

La Nafarroako Datu Espazialen Azpiegituraren ataria (IDENA) abenduan eguneratu da, eta berritasun hauek ditu orain:

  • 2025eko koloretako ortoargazkia (25 cm-ko bereizmena) argitaratu da, hegaldi-daten grafikoekin batera. Ortoargazkia eskura dago WMS eta WMTS zerbitzuen bitartez, eta, hortaz, IDENA bisoarearen hondoko mapetan ikus daiteke. Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak eman du informazio hori.

  • Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusiak emandako informazioa:

    1. Informazio-geruza hauek eguneratu dira: Eguzki-instalazio fotovoltaikoak, martxan daudenak eta izapidetzen ari direnak

    2. Kasu honetan jada argitaratuta zegoen informazioa eguneratu da: Parke eolikoak eta haize-sorgailuak, martxan daudenak eta izapidetzen ari direnak.

    3. Bi geruza berri argitaratu dira: Ingurumen-inpaktuaren adierazpena kontrakoa duten parke eolikoak eta Ingurumen-inpaktuaren adierazpena kontrakoa duten haize-sorgailuak.

    4. Ibilgailu elektrikoak kargatzeari buruzko informazio alfanumerikoa eguneratu da (Kargatzeko puntuak eta Udalerriak).

  • Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak emandako informazioa:

    1. PEFC ziurtapen-sistemari jarraikiz Nafarroan ziurtatuta dauden mendiei buruzko informazioa eguneratu da.

    2. Nafarroako baso-antolamenduei (Mendiak) buruzko informazioa eguneratu da.

    3. Uholde arriskuko Eremuen Kartografia Sistema Nazionalaren errepikatze-denborei buruzko geruza eguneratu da.

    4. Baso-inbertsio propioak (2018-2024) izeneko geruzaren informazioa eguneratu da.

  • Izen geografikoei (Toponimia) buruzko informazioa eguneratu da. Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak eman du informazio hori.

  • Abelbideei buruzko informazioa eguneratu da, geruza hauei dagokienez: Ardatzak eta Abelbideen muga eguneratuak. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiak eman du informazio hori.

  • Memoria historikoaren ataleko hobien maparen informazio-geruzak eguneratu dira. Memoria eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusiak eman du informazio hori.

  • Udalerrien gaineko informazioa eguneratu da, honako honen arabera: Erabakia, Nafarroako Gobernuak 2025eko urriaren 22an hartua, Goñi udalerriaren izena aldatzea onesten duena. Hemendik aurrera “Val de Goñi / Goñerri” izanen da.

  • Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Hiriarteko Garraioari buruz emandako informazioa eguneratu da. NAV-001, 002, 003, 004 emakiden geruzak eta haien geralekuen kokalekuak eguneratu dira.

  • Nafarroako txirrindularien mugikortasun-sareari buruzko informazioa eguneratu da, Garraioa eta komunikazioak izeneko atalaren barnean. Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusiak eman du informazio hori.

  • Banda Zabalaren Plan Zuzentzaileari dagozkion geruzak eguneratu dira. Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiak eman du informazio hori. Banda Zabalaren Behatokia. Abiadurak.

  • Nafarroako lurralde- eta hirigintza-adierazle guztiak eguneratu dira, talde hauetan: Plangintza-zuzkidura, Egungo hiri- eta lurralde-testuingurua, Egungo garapenaren eta aurreikusitako garapenaren inpaktua, Berdeguneak eta biodibertsitatea. Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak eman du informazio hori.

  • Errolda-banaketa eguneratu da (errolda-barrutiak eta -atalak), Estatistikako Institutu Nazionalak emandako informaziotik abiatuta.

  • Lurzoruen mapan (1: 25.000), Behaketen Sarea geruza eguneratu da, Edafologia taldearen barruan. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiak eman du informazio hori.

Hilero bezala, Iruñerriko Mankomunitateak emandako informazioa ere eguneratu da: Hornidurako sareak, Saneamendua eta Hondakinak.

Aldaketa horiez gain, ohi bezala, erreferentziako beste geruza batzuk ere eguneratu dira, hala nola Katastroa eta Helbideak. Horiek Eraikuntzak geruzarekin batera argitaratzen dira INSPIRE zuzentarauaren datu-ereduen arabera (Cadastral parcels, Addresses eta Buildings).

Katastroari dagokionez, eguneratze hori “geruzaka” ere ikusgarri dago Foru Komunitate guztirako, shapefile eta geopackage formatuetan, eta osorik deskargatu daiteke Kartografiaren Gordailuan.

Pie de página