2024-2028rako Plan Estrategikoa onetsi da

2012-2015erako Plan Estrategikotik, SITNAren funtzionamendua legegintzaldietara egokitu zen, gobernu eratu berriak programazioa bere egin zezan lurralde informazioari zegokionez. Orduan, 5 ardatz estrategikotan egituratu zen. 2016-2019rako eta 2020-2023rako planetan, ardatz horiei “jomuga” izena eman zitzaien, eta helburuetan, ildo estrategikoetan eta ekintzetan banatzen ziren; azken horiek ahalik eta zehatzenak izan ziren, goi mailako plangintza izanik.
Zuhaitzetan egituratuta dago, 6 jomugak osatzen dute, eta horiek 21 helburutan banatzen dira. Helburu horiek, era berean, 55 ildo estrategikotan banatzen dira, eta berariazko 204 ekintzatan gauzatzen. Horien guztien helburua da SITNAren garapena gidatzea hurrengo lau urteetan, 2024an eta hurrengoetan gauzatu nahiko litzatekeena kontuan hartuta.

Informazio gehiago

2024-05-22