Birziklatzeko zaleak zarete zure establezimenduan?
 

Nafarroan birziklatzeko zaleak garela erakusten jarraitzeko, horretan nabarmentzen diren gure saltoki, taberna, kafetegi eta jatetxe guztiak ezagutu nahi ditugu.

Hori dela eta, birziklatzeko ohitura onak dituzten establezimenduak bilatzen ari gara, “Birziklatzeko zaleak, halakoxeak gara establezimendu honetan” bereizgarriarekin saritu eta merezi duzuen ikusgarritasuna emateko.